jueves, 22 de marzo de 2018

URAREN NAZIOARTEKO EGUNA IKASTOLAN

Gaur, Martxoak 22, Uraren Nazioarteko eguna da eta horrela ospatu dugu gure ikastolan ere!


Goizetik ekintza desberdinak egin ditugu:

Haur Hezkuntzako ikasleek eskulan bikainak egin dituzte gaur. Gainera, aste osoan zehar urari buruzko proiektua burutzen aritu dira. Hona hemen argazkiak:


 



Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleek hormirudi bikainak prestatu dituzte. Hormirudi hauetan uraren kontsumoari buruzko mezuak zabaldu dituzte ikastola guztian zehar. Ikusi ikusi...






Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleak ur tanta irudikatzen zuten pin-ak egin eta banatu dizkiete HH eta LHko ikasle guztiei. Gainera, erdiko aretoan hormirudi bikaina itsatsi dute.








Gainera, uraren egunarekin bat eginez, LH 6ko ikasleak Zuhaitz eguna ere ospatu dute gaur goizean. Lerun poligonoko berdegunean landatu dituzte zuhaitz ederrak.




DBH 1 eta 2ko ikasleek ur tantak egin dituzte plastikako arloan eta DBHko ikasle eta irakasleen artean banatzeaz gain, pasabideetan ere itsatsi dituzte, gure ikastola apainduz.




Gainera, DBH 3. mailako kultura zientifikoko ikasleak erreka aztertzera joan dira San Lorentzora.



DBH4. mailakoak uraren zikloari buruzko hormirudia egin dute erdiko aretoan eta gainera BIO/GEO arloan honako hormirudi digitalak ere egin dituzte.




Egunari amaiera emateko, HH3, HH4, HH5, LH 1 eta 2. mailakoen dantzaldia izan dugu Erdiko Aretoan. "Euri tanta" eta "Riki riki" abestiak dantzatu dituzte, oso ondo pasa dute uraren gaia lantzen. Jarraian, egindako dantzaren bideoa:





No hay comentarios:

Publicar un comentario