viernes, 13 de junio de 2014

Oin Alai



Gure ikastolak Agenda21en barnean antolatu zen OIN ALAI programan parte hartzen du hasieratik.Programa honen helburua Ikastolara oinez etortzea da, alde batetik gure ohitura osasuntsuak sustatzeko eta bide batez garraioa gutxitxeko eta gasen emisioak murrizteko.

Europako mobilizazio egunerako dantza

Dantza hau IRAES sarera bidali genuen, han beste eskoletako dantza berdinekin elkartzeko Europako mobilizazio eguna ospatzeko.


jueves, 12 de junio de 2014

IKASLE ORDEZKARIEI DIPLOMAK BANATZEN

Gaur goizean Agenda 21eko Ingurumen Batzordeko ikasturte hontako bilera izan dugu,bertan azkenengo hiruhilabete honetan egindakoa errepasatu dugu, Ikastolako Zarataren maparen emaitzak aztertu ditugu eta baite ere jangelako Semaforoaren emaitzak.
Udalbatzarrean egindakoa azaldu dute ikasleek eta baita ere Estatuko CONFINTera jaongo diren ikasleek kontatu digute Lehendakariarekin izan zirenen egunaren gora beherak.
Ikasturtea amaitzeko , Ingurumen Batzordeko kidea den zuzendaritzako Nuriak ikasle ordezkariei diplomak banatu dizkie. Hemen argazkiak:

ONDO ONDO PASA OPORRAK ETA EZ AHAZTU AGENDAN LANDUTAKOA ERE OPORRETAN LANTZEN.

Eta MILA ESKER Agendaren bueltan lana egin duzuen guztioi!!!!






















IKASLEAK UDALBATZARREAN

Ekainaren 3a, egun oparoa izam zen gure Ikastolan, Ikastolako ordezkari batzuk Busturian Lehendakariarekin zeuden bitartean beste batzu Udal batzarrean egon ziren Ikasturtean zehar herri diagnosiaren egindakoa azaltzen proposamen eta kopromiso eran.
Hemen ikus dezakezue bertan planteatu zutena, jaso zituzten erantzunak eta baita ere argazki batzuk.




miércoles, 4 de junio de 2014

IRAES ordezkariak Eusko Jaurlaritzakoekin

AzaroanBartzelonan Estatuko II. CONFINTa ospatuko da eta lehen esan geneuen bezala, gure Ikastola aukeratuta izan zen bertara Erkidegoko ordezkari bezala joateko beste 6 eskolekin batera. Hori dela eta atzo Eusko Jaurlaritzak Busturian izandako bilkuraren ondoren, ordezkariekin bilera izan zuten, bertara gure Ikastolako Ekhi Lopez, Alaitz Almortza eta Hasier Bdiola joan ziren.Bileran Erkidegoko CONFINTean erabakitakoa adierazi zieten Lehendakari eta kontseilariei. Hemen ikus ditzakezue argazki batzuk.