martes, 31 de enero de 2017

IRAES 4. LANA

Berotegi efektu honekin
suntsitzen dugu guztia
lan asko egin beharko degu
konpontzeko desastria
baina horrela lortu daiteke
hau guztia hobetzia
horregatik zaindu behar degu
gure Artiko maitia!

Doinua: Badira hiru aste


4.lan proposamena: Elegy for the Arctic

Artikoa babesteko ekintza gisa, piano kontzertua izotz artean. Hala egin du Ludovico Einaudi musikari eta konposatzaile italiarrak. Propio une horretarako konposatutako abestia jo zuen, gainera: Elegy for the Arctic. Artikoak beharrezkoa duen babesa galdegin nahi du artistak, eta bere edertasunaz jabetu nahi du mundua.
Horretarako, Ozeano Artikoaren erdian, Norbegiako Wahlenbergbreen glaziarraren aurrean eta itsas-piano baten aitzinean ipini eta kontzertua eskaini du, Greenpeace Arctic Sunrise itsasontziak lagunduta. Irudi ikusgarriak oihartzun handia izan du.
"Hemen egotea esperientzia izugarria izan da", adierazi du Einaudik: "Garrantzitsua da ulertzea Artikoaren garrantzia, bere suntsipen prozesua etetea eta babestea".
Disfrutatu irudi eta musikarekin: 


Orain zuen txanda:
- Zer iruditzen zaizkizue horrelako ekintzak?
- Zeuek ere holako bat egin dezakezue klima Artikoa klima aldaketatik babesteko? Adibidez, bertso bat, kanta bat, koadro bat, dantza bat, eskultura bat edo zuen irudimenak ateratzen duena.

AGENDA 30

Ez ezazu galdu 2030 Agendari buruzko ikus-entzunezko berri hau

UNESCO Etxeak animazio bat sortu du Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, 2030 Agenda zer den eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak zein diren azaltzeko.
 

domingo, 15 de enero de 2017

KONPOSTA

LH5 eta LH6. mailako ikasleek ikastetxeko zabor organikoa jasotzen dute astean birritan. Gero, astean behin, bildutakoa  konposta egiteko gunera eramaten dute.








FRUTA JOLAS ORDUAN

Elikadura osasuntsua bultzatze aldera, ikasleek ostiraletan jolas-orduan jateko etxetik fruta ekar dezatela proposatzen dugu. Horrela, urtarriletik aurrera ostiraletako jolas-orduetan fruta janez, ohitura osasuntsuak sustatu nahi ditugu.


Ostiraleko jolas orduan fruta jateko deialdia oso arrakastatsua izan zen. HORRELA JARRAITZEA ESPERO DUGU!!!






IRAES 3. LANA

IRAES 3. LAN PROPOSAMENA


Zuen aitite-amamek gabonetan jasotzen zituzten opariak jakin nahi dugu, ea zeintzuk gauzak ziren, zertarako ziren, ea argazkiren bat dagoen. Zuek jasotzen dituzuen opariekin zein aldea dago? Zein hausnarketa egin dezakegu horren inguruan? 

domingo, 8 de enero de 2017

BERTAKO HAZIEN BILDUMA

LH4. mailako ikasleak Agenda 21eko ingurugelak bultzatutako "Hazi ezkutuaren bila"  proiektuan parte hartzen ari dira.

Gure baserrietan lantzen diren haziak bildu eta beraien lanketa bat egin dute. Bukatzeko, bilduma bat osatu dute.




GURE IKASTOLAKO PASABIDE ETA JOLAS TOKIAK TXUKUN

LH2. mailako ikasleak ikastolako txokoak garbi mantentzeko kanpaina burutu dute.