lunes, 22 de diciembre de 2014

GABON JASANGARRIAK

Elgoibar Ikastolako ikasleak gara eta aurtengo Gabonetan kontsumo jasangarria bultzatu nahi genuke. Horretarako, hainbat gauza kontuan hartu beharko genituzkeela iruditzen zaigu. Adibidez, jango duguna erosi, ez gehiago, lagunei eta familiakoei behar dituzten gauzak oparitu, gehiegizko kontsumoa murriztu eta denetan garrantzitsuena dena, elkarren arteko harremanak sendotu.


 Gabon zoriontsu eta urte berri ona opa dizuegu!!!!

ELKARTASUN KILOAREN KANPAINA

Urtero bezala, Elgoibarko Caritasi laguntza eskaini zaio, elkartasuna gure herrian bertan aplikatuz.



lunes, 1 de diciembre de 2014

2. ESKUKO MERKATUA

Joan den larunbatean, azaroaren 29an, egin genuen Kontsumo Iraunkorraren 
 2. Eskuko Merkatua Lekuederren. 


LH5, LH6 eta DBHko ikasleek hartu zuten parte.



 Kontsumo jasangarria bultzatzea helburu duen ekimen horretan bildutako dirua Ziburuko Kaskarotenea Ikastolara bideratu dugu.