martes, 13 de marzo de 2018

EKOLIO Proiektua

Ikastola eta Ekolioren arteko elkarlan-ekimen berria

EKOLIOk erabilitako sukalde-olioa jaso, dekantatu eta filtratu ondoren biodiesela egitera bideratzen du. Enpresa zarauztarra da, bere olio-jasoketa zerbitzua doan eskaintzen duena. “Herriak ematen diguna herriari bueltatzen diogu” filosofian oinarritzen da EKOLIO, eta herritarrek ematen dioten hondakin bat (erabilitako olioa) baliabide bilakatu eta bere salmentatik ateratako diruaren portzentai bat proiektu kultural eta sozialetan inbertitzen du. Hauxe da EKOLIOren proiektu ekosoziokulturalaren funtsa, eta honen baitan, lehen hitzarmena Kilometroak Kultur Elkartearekin sinatu zuten.

           
Aurtengoan beraz, hitzarmen horren fruitu bezala, olio salmentaren %10 Urretxu-Zumarragako Ikastolarentzat izango da, elkarrekin ingurumen sentsibilizazio ekimenak garatuko dituztelarik, olio birziklapenaren ingurukoak hain zuzen. Modu honetako ekimen zirkularrekin guztiok irabazten dugu, ingurumenak, kulturak eta gizarteak orohar.

Ikastolan ere edukiontzi laranja bat jarri dugu, ikasleek beraien etxeetan bildutako olio-erabilia bertan utzi dezaten. Lehen pauso honekin, alde batetik olio birziklapenaren inguruko sentsibilizazioa landuko dugu, eta bestetik, esan bezala, bildutako olioaren %10arekin euskal kulturari gure ekarpena egingo diogu. Helburu bikoitza duen ekimena da beraz, guztion partehartzearekin emaitza oparoak izan ditzazkeenak gainera. Geroz eta olio gehiago bildu, ekarpena orduan eta haundiagoa izango da.

Animatu beraz, parte hartu gurekin batera eta ekarri erabilitako-olioa Ikastolara!


Ikastolako sarreran jarri dugu zuen etxeetako olioa biltzeko edukontzia eta gure jangelako sukaldean erabiltzen den olioa ere, enpresa berdinak jasoko du.


Hemen duzue informazio guztia biltzen duen eskuorria ikusgai:



Gure ikastolako Agenda 21eko arduradunek egin dute proiektuaren aurkezpena beraien geletan eta ikasleak gogotsu azaldu dira. Hona hemen argazkiak eta informazioa zabaltzeko erabili duten aurkezpena:


 
                    LH1 eta DBH1                                   LH2 eta DBH2

LH3 eta DBH3                                  LH4 eta DBH4 

 
                                LH5                                                   LH6

No hay comentarios:

Publicar un comentario