viernes, 7 de abril de 2017

IKASTOLAKO CONFINT

Martxoaren 30ean Ikastetxeko XVII. Confint-a burutu dugu ikastolako erdiko aretoan. Confint hitzak “CONFerencia INTernacional de jóvenes por el planeta” esan nahi du, eta ekimen honen helburua gure planeta zaintzea da. Planetaren aldeko konpromisoak hartzeko egiten dugu Confint-a: Jasangarritasuna, justizia soziala, bakearen kultura, aniztasuna eta ingurumena hobetzeko, besteak beste.

Ikasturte honetako konferentziaren helburu nagusia, palma-olioari buruzko gutun bat idaztea izan da. Ustiaketa honi buruzko informazioa entzun eta ulertu ostean, ikasleak gelaka bildu dira, eta, gutunerako ideia klabeak eta ikastetxean, etxean edo herrian egin daitezkeen bestelako ideiak ateratzen ibili ondoren, arduradun bakoitzak bere gelako ideiak irakurri ditu. Ideia-jasaren ostean, Iraes taldeko ordezkariek gure ikastolako gutuna osatu dute, ondoren, Busturian egingo den Euskal Autonomi Erkidegokoan partekatzeko.


C0NFINTAREN AURKEZPEKA



GUTUNA



ARGAZKIAK










TXEF ARTEAN LH4. MAILA

JATEN DUGUNA GARA Baratzean hasten da gure osasuna. 

Jarduera honen helburua, ikastetxeetan, elikadura osasuntsua, garaian garaikoa eta bertakoa, jatearen garrantzia jabetzea da. Ausolan-ek sustatu eta Garaion-ek sortutakoa da.

PASTA FRESKOA GARAIAN GARAIKO ETA BERTAKO PRODUKTUEKIN.


Errezeta honek pasta du oinarri moduan (makarroiak, espagetiak, lasaina...). 
Pastari bertako eta sasoiko produktuak jarri dizkiogu, eta honela, gure errezeta originala sortu dugu.







jueves, 6 de abril de 2017

KONTSUMO TAILERRA

KONTSUMO PRESTAKUNTZA IKASTETXEETAN , kontsumoan oinarritutako prestakuntza programa jaso dute, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek.

Programa honen helburua, KONTSUMO ARDURATSU ETA KRITIKOA sustatzea da.

Jaso dituzten tailer desberdinak hauek izan dira:

LH1-2 
1. JOLASA ETA JOSTAILUAK
2. ONTZIAK ETA EUREN BERRERABILPENA
3. LITXARRERIAK

LH3-4
1. PUBLIZITATEAREN ANALISIA
2. BIDEO JOKOAK
3. LITXARRERIAK

LH5-6
1. BIDEO JOKOAK
2. ETXEKO EKONOMIA JOKOAN
3. TELEFONO MUGIKORRAK ETA INTERNET

DBH1-2
1. PRODUKTU BATEN BIZI-ZIKLOA
2 ETXEKO EKONOMIA JOKOAN
3. ELIKAGAIEN MANIPULAZIO SEGURUA











miércoles, 5 de abril de 2017

ZUHAITZ EGUNA

Martxoaren 15ean Zuhaitz Eguna ospatu dute LH 6. mailako ikasleek. Albitxuriko magalean landatu dituzte zuhaitzak Udal Brigadako langileek lagunduta.







SOS FRIKA

DBH 1. mailako ikasleek zuzenduta, SOS Afrika erakundeari laguntzeko kanpaina burutu dute.


Mila esker guztioi zuen elkartasunagatik!!