miércoles, 16 de diciembre de 2015

IRAES 3. LAN PROPOSAMENA

Gaur egungo gabonak eta aspaldikoak oso diferenteak dira zelan ospatzen ziren eta ospatzen diren arloan, zein zer jaten zen eta zer jaten da orain, zein zeintzuk opariak egiten ziren eta egiten diren... aldaketa asko eta sakonak.
Gure lan-proposamena: komentatu, hitz egin gure nagusiekin, gure aitite-amamekin, gure guraso edota adineko lagunekin.



Zera jakin nahi dugu: 
  • Zelan ospatzen ziren Gabonak beraien garaietan eta konparatu gaurko egoerarekin. 
  • Hausnarketa egin (zeintzuk ezberdintasunak nabaritzen dituzue, zergatik eman dira, zeintzuk arazoak zeuzkaten beraien garaian eta dauzkagu orain geurean...)
  • Eta oraingo egoera hobetzeko proposamenak egin gure nagusien esperientzian oinarrituz.
Ikastetxe bakoitzak nahi duen beste esperientzia bidali dezake, betiko e-helbidera bidaliz eta argazki edo bideo batekin komentatzen dena ilustratzeko.

HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN

Elgoibarko ikasleak haurren eskubideen alde

Elgoibarko 11 eta 13 urte birtarteko hainbat ikaslek Kongoko Errepublika Demokratikoko presidenteari zuzendutako gutunak prestatu dituzte haurren eskubideak errespeta ditzan eskatuz.
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna eta  Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izan direla eta 11-13 urte bitarteko (LH6ko eta DBH1eko) gazteekin lantzeko ekimena proposatu zien Baketik-ek Elgoibarko ikastetxeei, Udala garatzen ari den bizikidetza programaren barruan. 

Elgoibar ikastolako LH6. mailako ikasleek postal bat idatzi dute euskaraz eta frantdesez.




Postal hauek Udalera eraman dituzte eta bertatik Kongora egingo dute bidaia.

 2015 12 10 giza eskubideen eguna umeak

domingo, 13 de diciembre de 2015

IRAES 2. LANA

Aukeratu ditugun hiru hitzak:

COP 21:
Parisen egiten ari den konferentzia honek duen garrantziagatik. Bertan hartuko direlako erabakiak.

Justizia:
Jende asko hiltzen ari delako, ez diogulako arreta handirik jartzen eta ez dugulako  ezer  egiten hau konpontzeko.

Larrialdiak:
Klima aldaketa dela eta, gero eta uholde, tenperatura aldaketa eta hondamendi ekologiko gehiago gertatzen direlako.


IRAES 2. LAN PROPOSAMENA

Frantziak Klima-Aldaketaren gaineko konbentzioko 21. Konferentzia bere gain hartuko du, azaroaren 30etik abenduaren 11ra, «Paris 2015» deituta  [http://www.cop21.gouv.fr/es].

Ingelesez  COP21 deitzen da: “Conference of the Parties to the United Nations”.
Konferentzia oso garrantzitsua da, herri guztiek aplika dezaten klimaren gaineko nazioarteko akordio berri bat lortu nahi delako, hain arriskutusa den berotze globala 2ºC azpitik mantentzeko asmoz.

Gailur honen barruan, Gazteriaren Konferentzia dago [http://coy11.org/es]. Ingelesez  COY11, “Conference of Youth”.
Gazteriaren Konferentzia COP21 baino lehen elkartzen da munduko agintariek kontuan har dezaten gazteen ekarpenek. Gazteak gure gizarte-modeloak dituen mugez kontzienteak dira eta gizarte iraunkorrago eta desiragarriagorantz doan bidea hartzera  prest daude.




Orain zuen txanda da, zuentzako garrantzitsuak diren hiru hitz aukeratu eta aukeratzearen zergatia azaldu.

LH3.MAILAKOAK LASTURREN


 LH3. mailako ikasleak Lasturren egon dira bertako landa eremua aztertzen.







domingo, 29 de noviembre de 2015

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ASTEA



Mugikortasun jasangarriaren astearen barruan, Elgoibarko Udaltzaingoa HH5. mailako ikasleengana hurbildu da bide segurtasunari buruzko argibideak ematera. Esperientzia oso aberasgarri izan da.






FRUTA JOLAS ORDUAN


Elgoibar Ikastolan, Auzolagun-ekin elkarlanean, ohitura osasungarriak hobetzeko ahaleginetan ari gara.



Hau dela eta azaroan zehar  LH 1. eta 2. mailako ikasleei fruta ale bana banatu zaie jolas ordu garaian.


domingo, 22 de noviembre de 2015

2. ESKUKO MERKATUA

Larunbatean ospatu zen  Kontsumo Iraunkorraren 2. Eskuko Merkatua



LH5, LH6 eta DBHko ikasleek hartuko dute parte.



Ekimen honen helburua, kontsumo jasangarria bultzatzea da. 






martes, 3 de noviembre de 2015

IRAES TALDEA

IRAES taldearen 1. lana




1. lan proposamena.

Ikasturtea hasi da eta lehenengo pausuak antolaketakoak dira. Beraz:
  1. IRAES TALDEA osatu behar duzue zuen ikastetxeetan. Talde horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu bere gain.
  2. IRAES TALDEAren argazki bat nahi dugu, baina lanean, zeozer egiten ikastetxean ingurumenaren eta jasangarritsaunaren alde. IRAESeko Logoa agertu behar da, nosli.
  3. Hausnarketa txiki bat: zelan zabalduko duzue IRAES sareak egiten dituen gauzak, lanak, proposamenak etab beste ikasleekin, beste ikasgeletan. 

martes, 20 de octubre de 2015

LH6. MAILAKOAK PAGOETAN

LH6.maiako ikasleak Pagoetako parke naturalean izan gara.


Bertako fauna, landareria eta bizimoduaren berri jaso genuen.









HH4KOAK LANDAREAK LANDATZEN

HH4ko ikasleak jolastokian dauden lorontzietan landareak landatu dituzte.








INGURUMEN BATZORDEA

Eratu da 2015-2016 ikasturteko Agenda 21eko Ingurumen Batzordea.



Argazkian ikusten den bezala, etapa desberdinetako ikasle,irakasle eta administrazioko  eta mantenuko langilez osaturik dago.
 

lunes, 8 de junio de 2015

ELIKADURA JASANGARRIA

DBH 4. mailakoek elikadura jasangarriari buruzko
ikerketa lan bat egin dute. Hauek dira egindako lanak
eta lortutako emaitza eta ondorioak.

Egileak: Nagore Ibarlucea, Oier Agirrezabala, Jon Ansola eta Cristina Vargas.



Egileak: Aitor, JunYan, Eneko eta Ainhitze.



Egileak: Alejandro, Mikel, Vera Flor eta Unai.

jueves, 28 de mayo de 2015

UDALBATZAR TXIKIA

Maiatzak 28an  Ikastolako Agenda 21eko ordezkariak Udal batzarrean egon dira ikasturtean zehar herri diagnosiaren inguruan egindakoa azaltzen. Bertan aurkeztu dituzte elikadura jasangarriaren baitan atera diren konpromiso eta proposamenak.






Hemen ikus dezakezue bertan planteatu zutena eta jaso zituzten erantzunak.


EUSKADIKO CONFINT

Maiatzaren 27an Ikastolako lau ordezkari Busturian izan ziren Euskadiko CONFINTean. Ihintza Gurrutxaga LH5, Nora Rodriguez eta Unai Otaegi DBH1 eta Imanol Arantzamendi DBH2. mailatik.


Imanol, bolondres bezala aritu zen, tailer desberdinetan koordinatze lanak egiten (ekolider).


Busturiara, Ikastolako CONFINTean ataratako ondorioak eraman zituzten, Euskadiko beste eskolekin partekatzeko eta denen artean Euskadiko gazteen ekimenak sortzeko.