martes, 20 de diciembre de 2016

ELGOIBARKO JOSTAILUAK PERURA

Aurtengo 2. Eskuko Merkatuan bildutako jostailuak, bertan saldu ez zirenak, Peruko Huaranchal herrira bidaliko ditugu Marcajes Tellería enpresaren bidez.



ESKERRIK  ASKO  GUZTIOI


ESTATUKO CONFINT-AREN AURKEZPENA

Maria eta Ihintzak, Logroñon egin zen III. Estatuko Confint-ean izandako  bizipen eta esperientziak azaldu zituzten.





LH 5, LH 6, DBH 1, DBH 2, DBH 3 eta DBH 4. mailako ikasleak

izan ziren aurkezpenean.




ELKARTASUN KILOAREN KANPAINA



Urtero bezala, Elgoibarko Caritasi laguntza eskaini zaio, elkartasuna gure herrian bertan aplikatuz.



LH6. MAILAKOAK ZUMAIKO FLYSCHEAN

LH6. mailako ikasleak Flyscharen ibilbidea egiten.

Lurraren historia itsasotik ikusita.





LH3.MAILAKOAK LASTURREN

 LH3. mailako ikasleak Lasturren egon dira bertako landa eremua aztertzen.








LH6. MAILAKOAK FOSIL MUSEOAN

LH6.maiako ikasleak Elgoibarko fosilen museoan izan ziren.



Javierrek, bertako arduradunak, oso ondo eta argi azaldu zien guztia, eta Euskal Herriko fosil eta mineralei buruz, besteak beste, asko ikasi zuten.



domingo, 11 de diciembre de 2016

III ESTATUKO CONFINT: GURE IKASLEAK




Logroñon "Lurra zain dezagun" III. Estatuko Confint egin zen azaroak 16-19 bitartean. Bertan izan ziren Maria Pérez eta Ihintza Gurrutxaga gure ikastolako ordezkariak, Ana Ziorraga irakaslearekin.


Euskadiko ordezkaritza sei ikastetxek osatu zuten.  Jasangarritasunaren alde lan egin duten beste 10 sarek parte hartu zuten bertan:
·         Albacete
·         Kanariar irlak
·         Katalunia
·         Madril hiriburua eta Madrilgo erkidegoa.
·         Murtzia
·         Nafarroa
·         Euskadi
·         Palentzia
·         Errioxa


Egun hauetan bakoitzaren esperientziak azaldu zituzten, tailer desberdinetan. Logroñoko plazan egindako lanaren aurkezpena egin zen eta amaitzeko Errioxako autoritateari egindako guztia azaldu zieten.
Azken egunean bozketa egin zuten estatuko ordezkari izango diren ikasleen aukeraketa eginez eta Maria Pérez Euskadiko ordezkari aukeratu zuten.
. ZORIONAK  GURE IKASLEEI EGIN DUTEN LANAGATIK!!!!!!



 ESENRED esteka:  https://esenred.blogspot.com.es/ 







IRAES 2. LANA ELGOIBAR IKASTOLA

Hau da gure Iraes taldeko ikasleek Palma Olioari buruz egin duten lana 




IRAES 2. LAN PROPOSAMENA





sábado, 3 de diciembre de 2016

2.ESKUKO MERKATUA

Azaroaren 26an egindako Kontsumo Iraunkorraren 2. Eskuko Merkatuak arrakasta handia izan zuen eta, urtero bezala, gure ikasleek ere bertan parte hartu zuten. 









viernes, 25 de noviembre de 2016

AZAROAREN 25a

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Tratu Txarrak Gaitzezteko Nazioarteko Eguna.



Erdiko aretoan puntu morea jarri dugu eta egun hauetan egin ditugu hausnarketak eta marrazkiak bere inguruan kokatu ditugu.










martes, 22 de noviembre de 2016

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ASTEA

Mugikortasun jasangarriaren astearen barruan, Elgoibarko Udaltzaingoa HH5. mailako ikasleengana hurbildu da bide hezkuntzari 
buruzko argibideak ematera.
 


 Esperientzia oso aberasgarri izan da.








jueves, 17 de noviembre de 2016

III. ESTATUKO CONFINT




Izan ere...
 "Ez bada orain, noiz?
Ez bagara gu, nortzuk?"


Maria eta Ihintza beste partaide batzuen artean


miércoles, 16 de noviembre de 2016

ELGOIBAR IKASTOLA III. ESTATUKO CONFINTEAN

Estatuko III. ingurumen konferentzia egingo dute egun hauetan Logroñon. Gure ikastolako ordezkari Maria Pérez eta Ihintza Gurrutxaga bertan dira.


Konferentzia honetan hainbat erabaki hartuko dira, planeta jasangarriago baten alde.

martes, 1 de noviembre de 2016

IRAES TALDEA

Ikasturte berri honetan ere Agenda 21ean arituko gara lanean Ikastola jasangarri baten alde. Hau dela eta, aurtengo IRAES taldea osatu dugu.



Gorka, Jon, Maialen, Malen, Olatz, Pablo, Ihintza, Galder, Maddi, Joseba eta Telmo.

martes, 11 de octubre de 2016

INGURUMEN BATZORDEA

            Osatu da 2016-2017 ikasturteko Agenda 21eko Ingurumen Batzordea.


Argazkian ikusten den bezala, etapa desberdinetako ikasle,irakasle eta administrazioko  eta mantenuko langilez osaturik dago.
 

AGENDAK BANATZEN

Ikasturte berria hasi dugu eta Agenda berriak banatu ditugu.


BIODIBERTSITATEA  lantzen jarraituko dugu eta oraingoan, GEOPARKEAK  aztertuko ditugu