viernes, 28 de febrero de 2020
miércoles, 12 de febrero de 2020
Zer egiten dugu berdin eta desberdin? - 5. Lana
Neska eta mutilen rolak aztertzea proposatzen dizuegu.
Behaketa egiteko galdera hauek lagungarriak izan daitezke:
- Jolastokiak berdin erabiltzen ditugu?
- Zein kirol gustatzen zaizkigu?
- Nolako janzten gara?
- Nola hitz egiten dugu? Zertaz?
- Nola erlazionatzen gara gure artean? Eta besteekin?
- Zeintzuk dira gure zaletasunak?
- Zeintzuk dira gure kezkak? Eta interesak?
- Berdin gertatzen da lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan?
- Zeintzuk dira topa dituzuen berdintasunak? Eta desberdintasunak?
- Zergatik gertatzen da?
- Zer gertatzen da norbaitek espero den rola betetzen ez duenean?
- Nazio Batuetako Garapen Iraunkorrerako 5.helburua "Genero berdintasuna eta ahalduntzea" da, uste duzu zerbait aldatu behar dela?
Pentsatu beste ikasleei nola komunikatu ahal diozuen zuen lanaren emaitzak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)