martes, 10 de marzo de 2015

ZORIONAK EMAKUMEAK!


IRAES 5. LANA

JASANGARRITASUNAREN ALDEKO  EMAKUMEAK

Emakume askoren jasangarritasunarekiko konpromisoa handia denez, omenaldi txiki bat egin diegu hemendik.
Hau izan da Elgoibar Ikastolak aurkeztu duen lana. 



Aurkezpeneko zein jasangarritasunaren aldeko emakumea goraipatzen duzue?
Gure inguruko jasangarritasunaren aldeko emakumearen izena Sarah Agnes James da.
Ez dugu berarekin harremanik, Interneten topatu dugu hari buruzko informazioa.



Zergatik goraipatzen duzue?
Petrolioa eta gasak ustiatzeak bizitza-zikloan eragiten duen kaltearen kontra borrokatzen delako goraipatzen dugu guk, jasangarritasunaren aldeko emakume hau.
Zer ikasi ahal da berarengandik?
Petrolioak eta gasak naturan egiten duten kalteaz konturatu gara.












Zein da zure/zuen inguruko jasangarritasunaren aldeko emakumea? Zein da zure/zuen harremana berarekin?
Gemma Agirregomezkorta Laka:
Erakunde honek Elgoibarren dauka egoitza. Duen helburu nagusia, Cusco-ko (Inca inperioaren hiriburua) herritarrei laguntzea eta pobrezia egoera horretatik ateratzea da. Horretarako, herrialde honentzako baliabideak lortu eta ekintza ugari burutzen ditu bertan, besteak beste, umeak eskolatu, negutegi bat eraiki, emakumeentzako josteko makina industrial bat erosi eta ikastaro bat lortu, futbol taldeari baliabideak eskaini…
Elgoibar Ikastolak “ume bat euro bat” kanpaina egin izan du Gemmarekin elkarlanean, Miskiko haurrak laguntzeko eta ikastetxean hitzaldian eman izan ditu.
Zergatik goraipatzen duzue?
Miski herriarentzat egin duen lanagatik. Bidaiak egin ditu Perura haurrei laguntzeko eta natura laguntzeko.
Zer ikasi duzue berarengandik?
Garrantzitsua dela natura zaintzea eta, ahal dugun neurrian, besteei gure laguntza eskaintzea. Bertan bizi bagara, garrantzitsuena ingurumena zaintzea dela, ahalik eta gehien birziklatuz, gauzak berrerabiliz…




Zein da zure/zuen inguruko jasangarritasunaren aldeko emakumea? Zein da zure/zuen harremana berarekin?

Miriam Montero Garcia da gure inguruko jasangarritasunaren aldeko emakumea. EMUGI ko teknikaria da. Mugikortasunaren aldeko ekintzak egin izan ditugunean, berarekin harremanetan jarri gara beti. Bigarren eskuko merkatua antolatzen dugunean ere, bertan egoten da laguntza eskaintzen.

Zergatik goraipatzen duzue?
Guk bere lanagatik goraipatzen dugu. Bere lana EMUGI proiektua da eta gure ustez lan handia da.
Zer ikasi duzue berarengandik?
Lan egiten saiatzen bazara eta egunero lan pixkatxo bat egiten baduzu gauza handiak lor ditzakezula.







ERLEZAINA

LH 6. mailakoak erleak aztertzen egon dira, Herri Diagnostikoko ekintzen barruan. Gaiaren harira, Jesus Gerenabarrena erlezain adituaren hitzaldia izan zuten. ESKERRIK ASKO JESUS!





lunes, 2 de marzo de 2015

JANGELAKO HONDAKINEN KUDEAKETA

Jangelako hondakinen kudeaketa aztertzen aritu gara eta horretarako, soberan geratzen den hondakin organikoa pisatu dugu.


FRUTA JOLASORDUAN

Elgoibar Ikastola, Auzolagun-ekin elkarlanean, ohitura osasungarriak hobetzeko ahaleginetan ari gara.
Horregatik, otsailean zehar  LH 1. eta 2. mailako ikasleei fruta ale bana banatu zaie jolasordu garaian.