martes, 28 de noviembre de 2017

BIGARREN ESKUKO MERKATUA

Aurreko larunbatean, Azaroaren 25ean ospatu zen
Bigarren Eskuko Merkatua Lekuederren.

Gure ikasleak oso gustura aritu ziren lanean
eta jostailu ugari saldu zituzten.

Jarraian, soberan gelditutako jolasak
Eibarko Caritasera eramateko bildu zituzten udaleko langileek.




SOS Afrika

SOS Afrika zerbitzuaren bitartez,
Afrikako umeentzat erropak bidali ditugu gure Ikastolatik.
Begira zenbat erropa bildu dugun !!!



martes, 21 de noviembre de 2017

IRAES 2. LANA



Lekuaren izena?

Idotorbe (San Pedro), Elgoibarko auzoa.


Lekuaren ezaugarriak eta balio natural, kultural eta/edo sozial nagusiak:


Elgoibarko auzo oso ezaguna da. Izan ere, 33 baserri dituen auzo honek, paraje izugarri
ederra du. Ermita bat dauka erdian eta honen inguruneetan pilotalekua, bolatokia,
jolastokia, mahai eta eserlekuak, aparkalekua, jatetxea eta abar. Gainera, mendi irteera
ugari ere baditu aukeran: Moru, Kalamua, Iruiturri, Arrate… Aubixa izeneko aterpetxe
bikain bat ere badu oso gertu eta auzotik bertatik Arrateko amaren ermita ikus daiteke,
bertako kanpaikadak entzutearekin batera.

San Pedrotarrek ekainaren 30ean ospatzen dituzte jai nagusiak eta horrez gain, 1996.
urtean berreskuratutako Santumotz eguna ere ospatzen dute abuztuko bigarren igandean,
bertan ekintza eta txapelketa desberdinak gauzatuz. Hala nola, hiru txirlo txapelketa,
Enduro motorrak, zezen eta poniak edo bestelakoak.

Zergatik duzue gustuko?

Oso ondo pasatzen dugulako. Elgoibartarrak eta inguruko herrietako jende asko eta asko

hurreratzen delako egun pasa. Bertako jatetxean bazkari goxoak egiten dituzte edo
bestela, bertako mahaietan barbakoa itzelak prestatzeko aukera dagoelako.

Mehatxu nagusiak aipatu:


Mehatxu nabarmenik ez dauka, bertan ez baitira eraiketak egiten ari. Agian, leku
gehienetan gertatzen den bezala, Idotorbe auzoko mehatxu nagusia gizakia da. Eguraldi
ona egiten duenean, jendez gainezka egoten den lekua da eta zabor ugari pilatzen da
bertan. Horrez gain, kotxe ugari igotzen dira eta hori zaindu behar dugun alderdia da,
bazkaldu ondoren gure ingurua txukun mantenduz eta igotzen garenean, kotxea
elkarbanatuz eta ahalik eta gutxien kutsatuz.

Proposamenak eta aholkuak pentsatutako lekuan turismoa iraunkorragoa izateko:


Aholkuak aurretik aipatutako mehatxuekin loturikoak dira. Ingurua txukun mantentzea
(bazkariak ditugunean zaborrak jasoz…) behar-beharrezkoa da eta noski, bertako
jolastoki, mahai, eserleku eta gainontzekoak zaintzea. Proposamen bezala, ingurua
apaintzea bururatzen zaigu. Bertan, zuhaitz ugari daude eta hauek margotu edo
koloretako hariz bildu daitezke, Omako basoan eginda dagoen bezala. Horrela, auzoak
turista gehiago erakarriko lituzke. Bestalde, bertan ekintzak antolatu daitezke. Bertako
jaietan soilik izan gabe, bertako bolatokia eta frontoia aprobetxatuz, txapelketa
desberdinak eginda jendeak bertara joateko ohitura izateko.

Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea

miércoles, 15 de noviembre de 2017

IRAES 2. Lan proposamena: Euskadiko gida turistiko iraunkorra

Zuen abestiak entzun eta gero...
Zuen argazkiak ikusi eta gero...
Zuen erronkak eta asmoak irakurri eta gero...
Bigarren proposamena egiteko garaia heldu da.



Azken aldian, bolo-bolo dabilen gaia da turismoa eta honek, bai gizartean eta baita ingurunean, ondorio ezberdinak eragiten ari da. Argi dago, turismo-fluxuak  lurralde osotik banatu beharra dagoela eta horregatik, animatzen zaituztegu zure herri/eskualdean dagoen eta gogokoen duzuen txoko hori ezagutaraztea.


Zuen herriko txokorik kuttunenak jasotzen dituen gida turistiko iraunkor bat osatzea modu kolaboratibo batean proposatzen dizuegu.

Zeregina 1: Gida horretan lagunekin edo familiarekin joateko gustuko duzuen leku bat adierazi behar duzue, hurrengo fitxan ( ondorengo estekan) eskatzen zaizkizuen datuak osatuz, orrialde batetik pasatu barik. Fitxa jeitsi, bete eta gure posta elektronikora bidali.

Zeregina 2: Gida osatu ondoren, beheko mapan kokatu behar duzue zuen aukeraketa, argazki bat txertatuz eta laburki gidako datu garrantzitsuenak adieraziz.
("Saioa hasi" eskatuko dizue markadoreak sarteko, eta horretarako gmail kontu bat erabili behar duzue)
IRAES Talde bakoitzak fitxa bat baino gehiago bidali dezake.
Guk fitxa guztiekin zuen Euskadiko Gida Turistiko Iraunkorra osatuko dugu abenduaren hasieran eta blogean eskura izango duzue.

lunes, 13 de noviembre de 2017

Agenda21eko Proposamenak idatzi ditugu gure geletan!



 

 

UDAZKENAREN GAIARI LOTURIKO PROIEKTUA EGIN DUTE HH4KO IKASLEEK

Ikastola ondoko menditxora joan ziren, ibilbide bat eginez. Bertan, zeuden zuhaitz desberdinak behatu, hostoak (platanondoa, gaztainondoa, haritza) eta fruituak (ezkurrak eta gaztainak) bildu eta hauei buruz hitz egin zuten. Haurrek interes handia agertu zuten.



Mendian bildutako materialarekin esperimentatu ondoren,
“UDAZKENA” hitza idatzi zuten hostoak itsatsiz.


Gelari udazken itxura emateko, bertan jarriko dute azken emaitza.



viernes, 10 de noviembre de 2017

IRAES 1. LANA


Gu Elgoibar Ikastolako IRAES talde berria gara:
Manex A., Manex I., Eider, Naroa, Nahia, Joane, Jon, Danel, Colin, Ihintza, Iker eta Maddi.

Gure aurtengo asmoak honakoak dira:
1. Gutxienez, hilabetero elkartzen saiatuko gara.
2. IRAESeko lanetan denek parte hartuko dugu, lan txukunak eta originalak egiten saiatuz.
3. Amaitzeko, ondo pasatzea eta lan giro ona edukitzea nahi dugu eta horretarako, lanean jarraituko dugu.

Aukeratu dugun kantua: Aldapan gora izan da.
Guk ere aldapan gora joan nahi dugulako, pausoz pauso eta egunetik egunera hobetuz.


jueves, 9 de noviembre de 2017

Osatu dugu aurtengo IRAES Taldea



LH5A – Manex Arrieta
LH5B – Manex Iparragirre
LH5C – Eider Caro
LH6A – Naroa Alonso
LH6B – Nahia Carrillo
LH6C – Joane Kapanaga
DBH1A – Jon Dominguez
DBH1B – Danel Iriondo
DBH1C – Colin Floris Iga
DBH2A – Ihintza Gurrutxaga
DBH2B – Iker Uribesalgo
DBH2C – Maddi Arriola