lunes, 9 de noviembre de 2020

IRAES 2. Lana

IRAES 2. Lana

Koronabirusaren egungo pandemia aukera paregabea izan daiteke gure bizimodua, ekoizteko modua, kontsumoa eta naturarekin dugun harremana birpentsatzeko.

“Bizi nahi duen herriak”, zer behar du?

Merkataritza sarea, ostalaritza, komertzio espezializatua…

Ipar Euskal herrian saltoki txikiak itxita daude eta lehentasunezko produktuak bakarrik eskuratu daitezke. Frantziako Gobernuak debekatu egin du saltoki handietan lehentasunezkoak ez diren produktuak saltzea, komertzio txikiekiko “konpetentzia desleiala” saihesteko.

Herrietako denda txikiak urriaren 31tik daude itxita eta bi aste barru aztertuko du gobernuak irekitzea baimenduko duen edo ez. Baionan mobilizazioak egin dituzte azaroaren 4an, “komertzio txikiak irekitzea edo komertzio guztiak ixtea” eskatuz eta multinazionalen plataformetako salmentak blokeatzeko.

ALBISTEA

Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua! Baina, adi! Neurririk gabeko kontsumoak kalte handiak sortzen ditu; ingurumenean ez ezik, baita arlo sozialean eta ekonomikoan ere. 

Gabonak gainean ditugu eta toki guztietatik kontsumitzera bultzatzen gaituzte baina aurtengo egoera “berezi” honetan, zein izan ahal da multinazional plataforma hauen alternatiba? Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua.

Hauxe da 2. lan proposamena: 

1. HARTUTAKO NEURRIAK Azken hilabete hauetan hainbat neurri hartu dira herrietan bertako saltokiei laguntzeko. Aztertu zeintzuk hartu diren ikastetxeko udalerrian.

2. KOMUNIKAZIOA nola zabaldu da mezua herritarren artean?

3. ETORKIZUNERAKO PROPOSAMENAK hausnarketa egin ondoren, ze alternatiba proposatzen diezu herriko dendariei, udaletxeari?

Alternatiba horien inguruan ekoizpen bat sortu: triptikoa, leloa, kartela...

miércoles, 4 de noviembre de 2020

IRAES 1. Lana Elgoibar Ikastola

Kaixo,

Gu Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara.

LH 5. mailatik: Mara, Naroa eta Iñigo.

LH6. mailatik: Nora, Sara, Elur eta Estanis.

DBH 1. mailatik: June, Aiur, Miren eta Mikel.

DBH 2. mailatik: Kerman, Jon eta Iker.

Gure taldeko argazkitxo bat bidaltzen dizuegu. Ikusten duzuen bezala, selfie modura atera dugu eta gure artean elkartu gabe. Izan ere, aurtengo lanak modu birtualean egingo ditugu eta online arituko gara guzti hauek gauzatzen. Bideodeiak egingo ditugu gure artean eta beste hainbat plataforma digital ere erabiliko ditugu.

Gure taldeko argazkiarekin batera, informazioa zabaltzeko erabiltzen ditugun Txoko Berdeen argazkiak bidaltzen dizkizuegu. Horrez gain, gure ikastolako web orria eta bloga ere erabiliko ditugu, ikastolako gainontzeko ikasle eta familiek albiste guztiak ikus ditzaten.

Animo asko Iraeseroak!

IRAES 1. Lana

Prest al zaudete 2020-2021  ikasturte honetan,

                                    IRAES21 taldeak martxan jartzeko?

Gaur egun bizi dugun ezohizko egoerari aurre egiteko guztion elkarlana
ezinbestekoa izango dugu. Normaltasun berrian murgilduta,
aurtengo IRAES taldeen antolaketak moldaketak beharko dituzue.

Gure lehenengo lan proposamena hauxe da:

Ikastetxean egiteko:

  • Beti bezala, IRAES Taldea osatu.
  • Horretarako  antolaketa txiki bat prestatu, hau da, nortzuk zareten, noiz biltzen zareten, non, nola egingo duzuen blogaren sarrera eta abar.
  • Pentsatu nola zabalduko duzuen IRAES21en berri ikastetxean. Non? Txoko Berdeetan, ikasgelatan, idazkaritzan... non gehiago bururatzen zaizue?
  • Argazki bat edo batzuk prestatu (4 gehien jota).
  • Argazkietan agertu beharko dira, alde batetik, IRAES Taldearen partaideak eta bestetik, IRAES Taldearen berri emateko tokia. 
  • Argazkiei, azalpen txiki bat gehitu: zer nolako moldaketak egin dituzue aurtengo ikasturtean, IRAES Taldea egoera berrira egokitzeko?
    ANIMO IRAESEROAK!!!
    ERRONKA HANDIA DUGU AURRETIK