martes, 29 de mayo de 2018

EAThink ELIKADURA TAILERRAK

Pasa den maiatzaren 14, 15 eta 16an elikadura tailerrak egin genituen Lehen Hezkuntzako 5. mailako gure geletan.

Ekimen bat burutu zuten gelaka eta hormirudi ederrak egin zituzten gure ikasleek. Gainera, hormirudiak azaltzeko bideo batzuk grabatu genituen gelan EAThink-eko lehiaketan parte hartzeko.

Ikastolako pasabideetan kokatu ditugu hormirudiak guztiek jakin dezaten zeinen garrantzitsua den ikasi dugun guztia.







Bertakoa jan, mundua buruan !!!

LH5C gela

LH5B gela

LH5C gela

martes, 22 de mayo de 2018

UDAL BATZARRA

Gaurkoan, gure ingurumen batzordeko ikasleak udaletxean izan dira. Bertan, Herri Eskolako eta Institutuko ikasleekin batera Udal Batzarrean parte hartu dute, egindako gure lana azalduz eta gure proposamenak udaletxeko ordezkariei helaraziz.

 
Batzuk batzarra entzuten izan dira.

 

Gure Ikastolaren izenean hitz egin dutenak berriz,
 Ibon, Hodei, Colin, Ihintza, Maren eta Maria izan dira.


Alkatearen eta alkate ordearen erantzunak jaso ondoren, lunch eder batekin eman diote bukaera saioari.

jueves, 17 de mayo de 2018

AZKEN LAN PROPOSAMENA: EKAINAK 5 ESenRED EKIMENA


EKAINAREN 5ean INGURUGIROAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.

Urtero bezala, azken lan-proposamena estatu mailan dagoen eskola jasanagarrien sareen sarearekin, ESenREDekin, konpartitzen dugu egun hau indartzeko.

Hona hemen argibideak:

https://esenred.blogspot.com/2018/04/accion-esenred-5-de-junio-2018.html

ESenREDeko blogean (https://esenred.blogspot.com) ikus ditzakezue beste sareetako ikastetxeek egindakoa.

Lan handia suposatzen ez duenez, mesedez, bidali lan bat gure blogerako (euskaraz) eta beste bat ESenREDera (gaztelaniaz edo gaztelaniaz-euskaraz).

EUSKAL CONFINT: PRENTSA TAILERRA

Pasa den astean Euskal Confint ospatu zen Busturian eta bertara joateko aukera izan zuten gure ikastolako 4 IRAES ordezkarik.

Beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera,
tailer desberdinetan parte hartu zuten eta hona hemen prentsa tailerrean egindako bideo lan horietako batzuk.

LAN BIKAINAK ARTISTAK !!!



Uxuaren esperientzia entzuteko aukera ere izan zuten eta hona hemen esandakoa biltzen duen bideotxo laburra:


lunes, 14 de mayo de 2018

UDABERRIA HH5en

Pasa den astean ere, UDABERRIArekin erlazionatutako 

mikro proiektuak gauzatu zituzten HH5eko ikasleak:


Matelogika gunean, ortua apaintzeko mural bat osatzen 

aritu dira, batuketa eta kenketa bidezko murala hain zuzen.



Plastika txokoan, berrerabilitako arrautza kaxekin

erlauntzak egin dituzte. Lehenengo gure erlauntza

tenperekin margoztu dute, horrela, eztia irudikatzeko. 

Bestalde erleak moztu, margotu eta itsatsi dituzte

haien erlauntzetan. 

 

Azkenik, irakurketa idazketa gunean, hitz gurutzatuak

eta hizki zopak egin dituzte. 



HH5eko LETXUGAK

LETXUGAK LANDATZEN


HH5eko ikasleek letxugak landatu zituzten aurreko astean!

Lorontziak hartu, apaindu eta lurra bota ostean landatu zituzten. Orain pixka bat hasi eta etxera eramateko zain daude (nahiz eta askori ez zaien letxuga gustatzen).

Hona hemen argazki batzuk:

 

 

 

 

 

    

jueves, 10 de mayo de 2018

EUSKAL CONFINT

Atzo EUSKAL CONFINT 2018 ospatu zen Busturian
eta bertan izan ziren gure IRAES taldeko 4 ordezkari:
Eider Caro, Naroa Alonso, Nahia Carrillo eta Joane Kapanaga.

 

Klima aldaketaren gaia landu eta lagun berriak egiteko aukera izan zuten, beraiekin gure ikastolan landutakoa eta izandako esperientziak partekatu eta hainbat lan gauzatzearekin batera.

Gainera, Uxua Lopez entzun eta elkarrizketatzeko aukera ere izan zuten. Klima aldaketaren gaia ikertu eta genero berdintasunaren aldeko apustua egiteko Antartikara espedizioa egin zuen neska Tafallarra da Uxua. Oso interesgarria izan zen berak azaldutako guztia. Hementxe bere espedizioari buruzko informazio gehiago:





Confint-aren amaieran zuhaitz bat oparitu ziguten gure ikastolan landatzeko, lizar bat hain zuzen ere.


Flashmob bat eginda amaitu genuen eguna. Gure ikasleek oso ondo pasa zuten eta oso esperientzia aberasgarria izan zen.