domingo, 22 de mayo de 2016

UDAL BATZAR TXIKIA

Maiatzak 19n  Ikastolako Agenda 21eko ordezkariak Udal batzarrean egon dira ikasturtean zehar herri diagnosiaren inguruan egindakoa azaltzen. 



Aurtengo gaia BIODIBERTSITATEA izan da. Gelatan landu ondoren, Udalean aurkeztu dituzte gai honen baitan atera diren konpromiso eta proposamenak.

pleno txikia elgoibar danak

pleno txikia elgoibar berbetan0

pleno txikia elgoibar ezk berbetan





Debarroa proiektuak 10 urte bete ditu. Hori dela eta, maiatzaren 15ean Eibarren egindako ekitaldian, urte hauetan parte hartu dugun eskola guztiei omenaldi bat egin, eta oroigarri bat ere ematen digute. 

Proiektu honek landa ingurunea gizarteratzea du helburu, bai Debagoienan eta baita Debabarrenean ere. 
Ikastolak Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleekin lantzen du ekimen hau.  Bi eskualde hauetako landa inguruneari buruzko material didaktikoa lantzen da ikasgeletan eta, ondoren, irteera pedagogikoa egiten dugu.



Urteurrena ospatzeko, ikasleek marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko aukera ere izan dute, eta  LH 4. mailako Eneko Etxanizek saria jaso zuen.

domingo, 15 de mayo de 2016

ZER GERTATZEN ZAIE ERLEEI?

Bideo hau,  Ignasi Bartomeusek, Estación Biológica de   Doñanako ikertzailea (EBD-Centro Superior de Investigaciones Científicas) eta   José Luis Ordoñezek, CREAF (Centre de Recerca Ecològica i Aplicacions   Forestals)-eko komunikazioko teknikariak egin dute eta erleen desagerpenari   buruzkoa da.

ELGOIBAR IKASTOLA IRAES 5. LANA

Elgoibar Ikastola: Ekainak 5erako ESenRED Ekimena



IRAES 5. LAN PROPOSAMENA



Proposatzen dugu ESenRED saretik "Ekainak 5 Ekimena" deialdian parte hartzea.

Horretarako jarraitu hemengo lan-ildoak, (http://confint-esp.blogspot.com.es/2016/03/convocatoria-accion-esenred-5-de-junio.html)

Eta bidali diapositiba bat esenredeko helbidera (gaztelaniaz edo gaztelaniaz/euskaraz) eta beste bat iraesera, gure blogera, betiko moduan.







BUSTURIATIK EKARRITAKO ZUHAITZA LANDATUTA

Mikel Zengotitaren laguntzarekin landatu genuen Busturiatik ekarritako zuhaitza.