jueves, 25 de noviembre de 2021

Azaroak 24 PLASTIKORIK GABEKO EGUNA

Hondakinak prebenitzeko nazioarteko astearen barruan, plastikorik gabeko eguna ospatu dugu azaroaren 24an Ikastolan. Erronka bezala plastiko hondakin ahalik eta gutxien sortzea izan dugu, eta esan daiteke hein handi batean saihestu dugula plastikoa erabiltzea. Bi egunetan sortutako plastiko hondakina bildu eta agerian utzi dugu Erdiko Aretoan. Azaroaren 24an jasotakoa batzeko, berriz, bi kaxa txiki nahikoak izan dira.


Eskerrik asko esfortzua egin duzuen guztioi, eta gogoratu ahal den neurrian plastikoa sahiesteko neurriak:

 * Etxerako erosten ditugun produktuak ontziratu gabe erosi.

 * Hamaiketakoa biltzeko aluminiozko papera edo filma erabili beharrean tuperra edo telazko poltsak erabili.

* Eguneroko edaria ekartzeko kantinplorak edo termoak erabili.

 

Bide batez, horra gaiaren inguruan HHn egin dituzten muralen argazkiak :

   

martes, 5 de octubre de 2021

AGENDA 2030 INGURUMEN BATZORDEA

Aurtengoan ere osatu dugu Agenda 30eko batzordea. Beti bezala talde zoragarria osatu dugu. Mila esker deneri zuen partaidetzarengatik. Denon ahaleginarekin izugarrizko lana egingo dugu.

Aurtengo gaia LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA izango da.



  

jueves, 22 de abril de 2021

Ikastolako Confint

Apirilaren 20an, asteartean,

ospatu genuen gure Ikastolako Confint-a.


Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartu zuten.

Egun bizi dugun egoera dela eta, modu birtualean ospatu genuen konferentzia baina lan bikaina egin zuten gure ikasleek.

Gelaka lelo desberdinak proposatu ondoren, lelo irabazlearen bozketa egin genuen eta LH 5A gelakoen leloa suertatu zen garaile:

ERABILI BURUA eta ZAINDU MUNDUA!


Hementxe telematikoki egindako argazkia.

domingo, 21 de marzo de 2021

Zuhaitz Eguna

Zuhaitzaren astean parte hartu dute LH6. mailako gure ikasleek.

Naturaren errespetuan eta zaintzan heztea helburu duen                                              ekimen honetan 100 zuhaitzetik gora landatu dituzte Kalamua tontor inguruan,                astelehenean hasi eta asteazkena bitartean. 


Albisteak:

Elgoibar Ikastolako web orrian

Barren astekarian

miércoles, 24 de febrero de 2021

Europako Hondakinen Prebentzioaren astea

Kaixo guztioi,

Hementxe duzue Europako Hondakinen Prebentzioaren asteari loturik gure ikastolan egin genuen bideoa, egiten dugun Konpostaren prozesua azaltzeko.

Zuen gustukoa izatea espero dugu!



martes, 26 de enero de 2021

IRAES 3. Lana Elgoibar Ikastola



Gaur, urtarrilak 26,
INGURUMEN HEZKUNTZAREN
NAZIOARTEKO EGUNA da !!!

Gu, Elgoibar Ikastolako ikasleak,
klima aldaketak gure bizimoduan duen
eragin kaltegarriaren alde borrokan ari gara
eta zuek?

Elgoibar Ikastolako web orria

jueves, 14 de enero de 2021

IRAES 3. Lana

EGUNGO EGOERA eta KLIMA ALDAKETA

Aldaketa klimatikoa gure planetako garapen iraunkorrerako mehatxurik handiena da;
klima aldaketari aurre egiteko pertsonen, eragileen eta instituzioen ahalegina eta
konpromisoa behar da. Klima aldaketa planetaren premiazko erronka da!!

Zer egin dezake gutariko bakoitzak?
Klima aldaketaren efektuak gutxitzea, mundu osoko biztanleriarentzat lehentasuna da!
Europako helburua Berotegi Efektuko Gasak 2030 urterako 1990eko zenbatekoekin alderatuta, %40 gutxitzea da.

...eta Euskadin?
Helburu horrez gain, KLIMA2050-k, Euskadiko klima aldaketaren estrategiak 2050erako  BEGak  %80 gutxitzea planteatzen du (2005eko datuekin alderatuta).
https://www.euskadi.eus/dokumentazioa/2015/2050erako-klima-aldaketaren-euskadiko-estrategia/web01-a2ingkli/eu/

Beharrezkoa da aldaketa:
- Isurketak murriztu
- Energia berriztagarriak bultzatu
- Lankidetza sareak sustatu
- Toki-mailako partaidetza eraginkorrera eta globalera eraman


Goiko lainoan hainbat kontzeptu daude; zenbait galdera datozkigu burura:

Egungo egoera eta klima aldaketak zein lotura dute?
 Covid-19ak eragindako bezalako pandemiak ekidin daitezke klima aldaketari aurre eginez?

Aurten Eskolako Agenda 2030 lantzen ari gara, eta bertan Garapen Iraunkorrerako Helburuak, horien artean, 13. helburua klima babesteko ekintza da.
 
Urtarrilaren 26an Ingurumen Hezkuntzaren nazioarteko eguna da
(#EA26 da sareetan erabiliko den traola.)  

Nola lortu genezake ingurukoak kontzientziatzea? 

Hauxe da 3.lan proposamena:
Nola emango zenukete klima aldaketaren arazoaren berri zure ikaskideen artean?
Komunikazio-elementuak sortzea eskatzen dizuegu, bideoak, kartelak...
Egindakoaren berri guri bidali!