jueves, 27 de noviembre de 2014

HH5 BIDE HEZKUNTZA TAILERRA

Aste hontan HH5 gelakoek bide hezkuntza tailerra izan dute. Udaltzain burua den  Javi Garrok bideratu du saioa.




Egunerokotasunean erabilgarriak izango zaizkien gauzak ikasi dituzte (zebrabideetatik nola pasatu, zein gauza kontutan hartu behar dituzten, udaltzainen keinuen esnahia, arriskuak detektatzen...) eta beraien segurtasunerako baliagarria izango delakoan gaude.




MISKI-UME BAT EURO BAT

MISKI
  http://i36.servimg.com/u/f36/15/12/28/87/logomi10.png

  "Ume Bat Euro Bat" kanpaina martxan da.
 MISKI gobernuz kanpoko erakundeko Genma Agirregomezkorta egon da DBH 1. mailako ikasleekin, eta beraien erakundeak egiten duena azaldu digu.


  Orain ikasleen txanda da eta errifak saltzen hasiko dira.

 

martes, 18 de noviembre de 2014

CONFINT BARTZELONA

BARTZELONAKO KONFERENTZIA


Joan den astean egin da Bartzelonan Estatuko II. Ingurumen Konferentzia. Ekhi  Lopez, Alaitz Almortza eta Hasier Badiola ikasleak izan dira gure ikastolaren ordezkariak bertan.





 Zazpi ikastetxek osatu dugu Euskadiko ordezkaritza.



Konferentzia horretan hainbat erabaki hartu dira, planeta jasangarriago baten alde.


Izan ere…
"Ez bagara gu, nortzuk?

 Ez bada orain, noiz?"



GUZTIOK BATERA GEHIAGO GARA

Honako hau beti zurekin eramateko kit bat da, ezinbestekoak diren bost gauza aurkituko dituzu bertan:


·       Goma elastikoa, lagunen  zirkuluaren antzekoa; handia edo txikia izan daiteke, norberak besteekiko harremanetarako dituen gaitasunen edo nahien arabera.
·       Klipa, ikasitakoa eta landutako esperientzia onak ez galtzeko.
·       Borragoma, gaizki ulertuak eta esperientzia txarrak desegiteko, bihotza zabaltzeko;  barkatzeko eta ulertzeko ahalmena azaltzen du.
·       Jostailua, jolastea eta ondo pasatzea garrantzitsua dela adierazteko.
·       Goxokia, zure bizitza eta besteenak goxatzeko.

Besarkada handi bat,
Gazteok, planeta zain dezagun Estatuko II. Konferentzia.
Bartzelona, 2014ko azaroaren 15a.

domingo, 2 de noviembre de 2014

LH3.Mailakoak Lasturren




LH3. Mailakoak Lasturren egon dira bertako landa eremua aztertzen.




Talo goxo-goxoak egin eta dastatu zituzten.





LH6. MAILAKOAK FOSIL MUSEOAN


6.maiako ikasleak urriaren 17 an, mineral eta fosilen museora joan ginen.






Javierrek, bertako arduradunak, oso ondo eta argi azaldu zigun guztia, eta Euskal Herriko fosil eta mineralei buruz, besteak beste, asko ikasi genuen.







Oso ondo pasa genuen eta berriro bueltatzeko gogoarekin atera ginen.


LH6. MAILAKOAK PAGOETAN

6.maiako ikasleak Urriak 7an, Pagoetara joan ginen.


  Bertara heldutakoan azalpenak eman zizikiguten eta hauek bukatzean Pagoetako parke naturala igotzen hasi ginen.
 Gora igotzen geunden bitartean hainbat gauza azaldu ziguten, adibidez :
Hosto motak, zuhaitz motak eta naturako hainbat gauza.

 

Ibilbidean hamaiketakoa jan genuen eta ibiltzen jarraitu genuen. Baserrira heldutakoan proba bat egin genuen ondoren bazkaldu eta jolastera joan ginen Amaitzeko argazki batzuk atera genituen eta autobusa hartuz  Elgoibarrera bultatu ginen.

Oso ondo pasatu genuen!