martes, 16 de enero de 2018

HH5eko ESKULANAK

HH5eko IKASLEEK
BERRERABILITAKO MATERIALAREKIN
EGINDAKO ESKULANAK


Elurretako panpina bat egin zuten, berrerabilitako materiala erabiliz.

Hasteko, ur botilak taberna batean eskatu zituzten eta gainera, pila bat eman zizkieten. Ondoren, papera zatitu eta bolatxoak eginez botilak bete zituzten. Botilak betetzeko erabili zuten papera ere, aurretik erabilitakoa zen. Amaitzeko, begiak, sudurra, ahoa, besoak... sormena erabiliz bakoitzak bere panpina osatu zuen.

Hementxe gure artisten eskulan politak:





martes, 9 de enero de 2018

IRAES 4. Lan proposamena


Póster – Diseño sin título de Beatriz Anton Garramiola

Lurreko klimak etengabe eboluzionatzen du. Denboraren joanarekin gertatzen zaion aldaketak bi kausa mota ditu: alde batetik, kausa naturalak; eta, bestetik, pertsonen ekoizpen-jarduerak eta kontsumo-ohiturak. Gaur egun, komunitate zientifikoaren baitan adostasun zabala dago klima-aldaketaren inguruan, hau da, garbi ikusten da gizakion ekoizpen-moduak eta kontsumo energetikoak klima aldatzen dutela eta horrek ondorio larriak ekartzen dizkiola Lurrari eta ondorioz guri ere.
Gai hau dela eta, Eusko Jaurlaritzak aspaldi egindako  kanpaina baten kartel bat  ikusten da eta ziur aski askok bus, tren edo metro geltokietan ikusita daukazue. 

Hori dela eta, hauxe proposatzen dizuegu:
Sentsibilizazio kanpaina baterako kartel bat diseinatzea jakinda erakustoki izango direla gure hiri eta herrietako bus, tranbia, metro eta tren geltokiak.
Gaia: “Klima aldaketa”


Aplikazio  bat eskaintzen dizuegu  lana egiteko, librea da eta kontua egin ondoren primeran funtzionatzen du. 
·         CANVA, argazki, collages eta posterrak egiteko aparta!!
CANVA erabiltzen animatzen bazarete ondoko loturan sakatu ezkero jarraibideak  dituzue jakiteko lana guri nola helarazi, oso erreza da!


Dena den, zuentzako besteren bat errazagoa izaten bada, esaterako Glogster edo betiko Power-Point erabili zalantzarik gabe.

HH3KO IKASLEEK EGINIKO PROIEKTUAK

Mendi irteera: Udazkena behatu eta zuhaitzetatik
jausitako hosto eta fruituen bilketa.

 
 

Esperimentazio tailerrean, bildutako hostoekin
eta udazkeneko fruituekin esperimentatu.



Lan indibiduala: Tenpera erabiliz, bakoitzak bere zuhaitza egin.


Lan kolektiboa: Argizarizko margoekin, udazkeneko koloreak erabiliz, hostoak margotu eta taldeko zuhaitza egin.


Lehenengo familientzako erakustaldi pedagogikoan udazken kolore artean dantzatu eta abestu genuen.


Ostiralero udazkeneko frutekin hamaiketakoan
mazedonia jaten dugu.