lunes, 9 de noviembre de 2020

IRAES 2. Lana

IRAES 2. Lana

Koronabirusaren egungo pandemia aukera paregabea izan daiteke gure bizimodua, ekoizteko modua, kontsumoa eta naturarekin dugun harremana birpentsatzeko.

“Bizi nahi duen herriak”, zer behar du?

Merkataritza sarea, ostalaritza, komertzio espezializatua…

Ipar Euskal herrian saltoki txikiak itxita daude eta lehentasunezko produktuak bakarrik eskuratu daitezke. Frantziako Gobernuak debekatu egin du saltoki handietan lehentasunezkoak ez diren produktuak saltzea, komertzio txikiekiko “konpetentzia desleiala” saihesteko.

Herrietako denda txikiak urriaren 31tik daude itxita eta bi aste barru aztertuko du gobernuak irekitzea baimenduko duen edo ez. Baionan mobilizazioak egin dituzte azaroaren 4an, “komertzio txikiak irekitzea edo komertzio guztiak ixtea” eskatuz eta multinazionalen plataformetako salmentak blokeatzeko.

ALBISTEA

Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua! Baina, adi! Neurririk gabeko kontsumoak kalte handiak sortzen ditu; ingurumenean ez ezik, baita arlo sozialean eta ekonomikoan ere. 

Gabonak gainean ditugu eta toki guztietatik kontsumitzera bultzatzen gaituzte baina aurtengo egoera “berezi” honetan, zein izan ahal da multinazional plataforma hauen alternatiba? Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua.

Hauxe da 2. lan proposamena: 

1. HARTUTAKO NEURRIAK Azken hilabete hauetan hainbat neurri hartu dira herrietan bertako saltokiei laguntzeko. Aztertu zeintzuk hartu diren ikastetxeko udalerrian.

2. KOMUNIKAZIOA nola zabaldu da mezua herritarren artean?

3. ETORKIZUNERAKO PROPOSAMENAK hausnarketa egin ondoren, ze alternatiba proposatzen diezu herriko dendariei, udaletxeari?

Alternatiba horien inguruan ekoizpen bat sortu: triptikoa, leloa, kartela...

miércoles, 4 de noviembre de 2020

IRAES 1. Lana Elgoibar Ikastola

Kaixo,

Gu Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara.

LH 5. mailatik: Mara, Naroa eta Iñigo.

LH6. mailatik: Nora, Sara, Elur eta Estanis.

DBH 1. mailatik: June, Aiur, Miren eta Mikel.

DBH 2. mailatik: Kerman, Jon eta Iker.

Gure taldeko argazkitxo bat bidaltzen dizuegu. Ikusten duzuen bezala, selfie modura atera dugu eta gure artean elkartu gabe. Izan ere, aurtengo lanak modu birtualean egingo ditugu eta online arituko gara guzti hauek gauzatzen. Bideodeiak egingo ditugu gure artean eta beste hainbat plataforma digital ere erabiliko ditugu.

Gure taldeko argazkiarekin batera, informazioa zabaltzeko erabiltzen ditugun Txoko Berdeen argazkiak bidaltzen dizkizuegu. Horrez gain, gure ikastolako web orria eta bloga ere erabiliko ditugu, ikastolako gainontzeko ikasle eta familiek albiste guztiak ikus ditzaten.

Animo asko Iraeseroak!

IRAES 1. Lana

Prest al zaudete 2020-2021  ikasturte honetan,

                                    IRAES21 taldeak martxan jartzeko?

Gaur egun bizi dugun ezohizko egoerari aurre egiteko guztion elkarlana
ezinbestekoa izango dugu. Normaltasun berrian murgilduta,
aurtengo IRAES taldeen antolaketak moldaketak beharko dituzue.

Gure lehenengo lan proposamena hauxe da:

Ikastetxean egiteko:

  • Beti bezala, IRAES Taldea osatu.
  • Horretarako  antolaketa txiki bat prestatu, hau da, nortzuk zareten, noiz biltzen zareten, non, nola egingo duzuen blogaren sarrera eta abar.
  • Pentsatu nola zabalduko duzuen IRAES21en berri ikastetxean. Non? Txoko Berdeetan, ikasgelatan, idazkaritzan... non gehiago bururatzen zaizue?
  • Argazki bat edo batzuk prestatu (4 gehien jota).
  • Argazkietan agertu beharko dira, alde batetik, IRAES Taldearen partaideak eta bestetik, IRAES Taldearen berri emateko tokia. 
  • Argazkiei, azalpen txiki bat gehitu: zer nolako moldaketak egin dituzue aurtengo ikasturtean, IRAES Taldea egoera berrira egokitzeko?
    ANIMO IRAESEROAK!!!
    ERRONKA HANDIA DUGU AURRETIK

    miércoles, 28 de octubre de 2020

    Osatu dugu aurtengo INGURUMEN BATZORDEA

     Osatu dugu aurtengo INGURUMEN BATZORDEA.


    Hauxek dira aurtengo partaideak:

    LH1. mailatik: Aratz Iturriagaetxebarria, David Mut eta Ibai Muruamendiaraz.
    LH 2. mailatik: Itsaso Garaizabal, Aimar Ramos eta Sare Rubio.
    LH 3. mailatik: Lea Barrutia, Arai Esnaola eta Manex Mugertza (Karla Jimenez).
    LH 4. mailatik: Malen Bilbao, Ibon Iparragirre eta Mikel Martin.
    LH 5. mailatik: Mara Lopez de Sabando, Naroa Carrascosa eta Iñigo Merino.
    LH 6. mailatik: Nora Ugalde, Sara Gabilondo, Elur Esnaola eta Estanis Mugerza.
    DBH 1. mailatik: June Zubiaurre, Aiur Cerrejón, Miren Gurrutxaga eta Mikel Sastre.
    DBH 2. mailatik: Kerman Sanchez, Jon Martin eta Iker Errasti.
    DBH 3. mailatik: Gorka Alzaga, Hodei Kerexeta eta Andrey Medvid.
    DBH 4. mailatik: Maddi Arrieta, Urko Manzanos eta Malen Zabala.
    Zuzendaritzatik: Ane Agirregomezkorta eta Joseba Sagasta (Ainhoa Dorado).
    Haur Hezkuntzatik: Amaia Plaza.
    Lehen Hezkuntzatik: Gorane Gonzalez (Ane Larrañaga) eta Joana Rodriguez.
    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik: Unai Etxeberria eta Ana Ziorraga.
    Mantenutik: Mikel Zengotita.
    *Argazkian falta dira.

    lunes, 15 de junio de 2020

    UDALAREN ERANTZUNA

    Aurten ere, Agenda 21 proiektuaren baitan egin dugun lan guztia udaletxera iritsi da eta bere fruituak eman ditu. Urtero bezala, bertako arduradunek gure proposamen guztiei erantzun nahi izan diete.

    Hemen duzue guztia laburtzen duen bideoa, gozatu!


    martes, 26 de mayo de 2020

    IRAES - ESenRED ekimena

    Ikasturtea amaitzeko, hementxe dago gure
    IRAES Taldeko parte hartzaileek sortutako azken lana,
    ESenRED ekimena.

    Konfinamenduan ere hausnarketa egiteko tarte bat hartu dute.

    Eskerrik asko neska mutilak
    urte guztian zehar egindako lan guztiagatik !!!


    viernes, 27 de marzo de 2020

    AGENDA 21 PROIEKTUKO EKINTZAK MOMENTUZ BERTAN BEHERA

    Bizi dugun egoera honen aurrean,
    Agenda 21 proiektuaren baitan antolatuta zeuden ekintzak ere momentuz bertan behera gelditu beharko direla
    jakinarazten dizuegu.

    Alde batetik, udalarekin elkarlanean antolatuta geneukan
    BIGARREN ESKUKO MERKATUA.
    (Ez da larunbat honetan ospatuko)

    Horrez gain, udaletxean ospatzen den UDAL BATZARRA.
    (Ez da modu presentzialean ospatuko)

    Hau modu telematikoan egin beharko dugu, ondorengo bideoan azaltzen den bezala:


    IKASTOLAKO eta EUSKAL HERRIKO CONFINT.
    (Aurten bertan behera).

    lunes, 9 de marzo de 2020

    Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuaren gaia Haur Hezkuntzan

    Haur Hezkutzako ikasleek aurtengo gaia
    (Ekoizpen eta kontsumo arduratsua) landu dute,
    adin desberdinetan proposatutako fitxak osatuz.

    HH03: Irakasleek sailkapen ontzien erabilera egokiari buruzko azalpena eman dute.

    HH04: Irakasleek sailkapen ontzien erabilera egokiari buruzko azalpena eman dute eta ikasle bakoitzak dagokion zaborraren sailkapena egin du. Ondoren, fruta eta barazkien kolore planeta margotu dute.

    HH05: Irakasleek sailkapen ontzien erabilera egokiari buruzko azalpena eman dute eta ikasle bakoitzak dagokion zaborraren sailkapena egin du. Ondoren, fruta eta barazkien kolore planeta margotu dute. Amaitzeko, astean zehar jan dituzten barazki eta frutak taula batean idatzi dituzte.





     

    jueves, 5 de marzo de 2020

    Bilera teknikoa Kultur etxean

    Gaur gure ikastolako LH5. mailako
    Agenda 21eko ikasle arduradunak
    Kultur etxean ospatu den bilera teknikoan izan dira.

    Bertan, aurtengo gaiari buruzko zalantzak argitzeko aukera izan dute, hau da, Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuari buruzkoak.

    Udaletxeko hirigintza zinegotzia eta Mankomunitateko presidentea den Iosu Arraiz-ekin,
    Debemeneko (Debabarrenako Landa garapen elkartea) arduraduna den Amaia Esnaola-rekin eta
    Debegesako arduradun diren Idurre Iriondo eta Aitziber Kortazar-ekin aritu dira lanean.


    miércoles, 12 de febrero de 2020

    Zer egiten dugu berdin eta desberdin? - 5. Lana

    Neska eta mutilen rolak aztertzea proposatzen dizuegu.

    Horretarako ikastetxetik bueltatxo bat eman eta behaketa egin; jolasaldian, klasean, pasiloetatik, eta abar. 
    Behaketa egiteko galdera hauek lagungarriak izan daitezke:
    1. Jolastokiak berdin erabiltzen ditugu?
    2. Zein kirol gustatzen zaizkigu?
    3. Nolako janzten gara? 
    4. Nola hitz egiten dugu? Zertaz?
    5. Nola erlazionatzen gara gure artean? Eta besteekin? 
    6. Zeintzuk dira gure zaletasunak?
    7. Zeintzuk dira gure kezkak? Eta interesak?
    8. Berdin gertatzen da lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan?
    Ondorioak:
    • Zeintzuk dira topa dituzuen berdintasunak? Eta desberdintasunak?
    • Zergatik gertatzen da?
    • Zer gertatzen da norbaitek espero den rola betetzen ez duenean?
    • Nazio Batuetako Garapen Iraunkorrerako 5.helburua  "Genero berdintasuna eta ahalduntzea" da, uste duzu zerbait aldatu behar dela?
    Behaketan jasotako datu eta ondorioekin aurkezpen bat prestatu eta bidali.
    Pentsatu beste ikasleei nola komunikatu ahal diozuen zuen lanaren emaitzak.

    viernes, 31 de enero de 2020

    IRAES - 4. Lana

    COP25ari buruzko artikuluak irakurri ondoren, ideia ugari etorri zaizkigu burura
    eta guztiak biltzeko zenbait hormirudi egin nahi izan ditugu.

    Agintariek helburu gehiegi dituztela uste dugu eta pixkanaka helburu bakoitzari arreta berezia eskainiz lan egin beharko luketela. Gauza gutxi dira adostu dituztenak eta Glasgowko COP26an guzti hauei irtenbide bat aurkitzea espero dugu,
    gizartearen beharrei erantzun ahal izateko.

    Guk txoko berdeetan itsatsi ditugun hormirudien argazkiak bialtzen dizkizuegu.

    Denon artean mundu hobe bat lortu dezakegulako GORA IRAES!


    jueves, 9 de enero de 2020

    COP 25 amaitu da, ORAIN ZER? #TimeForAction - 4. Lana

    COP 25 amaitu da, ORAIN ZER? #TimeForAction


    Klimaren aldaketaren Kontrako Nazio Batuen Gailurra, abenduaren 13an bukatzekoa zen baina abenduaren 15ean eman zuten akordioaren berri.

    Hausnarketaren garaia iritsi da!

    Lan proposamena

    1- Informazioa aukeratu, bildu, irakurri eta ulertu. Euskal prentsan argitaratuko hainbat berri dituzue behean baina beste batzuk ere erabili ahal dituzue.

    BERRIA, 2019 ko abenduaren 19a

    2- Bildutako informaziorekin, hausnarketa egingo dugu.

    -Zein helburu lortu nahi zuten hasiera batean?

    -Zeintzuk izan dira aztertu diren puntu nagusiak?

    -Zer adostu dute?

    -Erantzun al diote gizartearen beharrei?

    -Orain zer? Zeintzuk izango dira Estatuen "etxeko lanak"? COP 26 noiz eta non izango da?

    3- Zuen hausnarketaren berri eman ikastetxean eta IRAES21eko blogean.

    Nola?

    INFOGRAFIA bitartez.

    Infografia, ideia bat azaltzeko erabiltzen den irudiz osatutako eskema bat da. Testuan bertan esaten dena, irudiz azaldu du infografiak, baina aldi berean, deskribapenak, narrazio txikiak, datuak... izan ditzake. Genialy aplikazioan erraz eta oso politak egin ditzazkezue. 
    Amaitutakoan "inkrustatzeko lotura" emailez bidali guk blogean txertatzeko.
    ESKUZ.
    Eskuz egin kartulina batean, ondoren argazkia bidali guri blogean txertatzeko lana.