viernes, 27 de marzo de 2020

AGENDA 21 PROIEKTUKO EKINTZAK MOMENTUZ BERTAN BEHERA

Bizi dugun egoera honen aurrean,
Agenda 21 proiektuaren baitan antolatuta zeuden ekintzak ere momentuz bertan behera gelditu beharko direla
jakinarazten dizuegu.

Alde batetik, udalarekin elkarlanean antolatuta geneukan
BIGARREN ESKUKO MERKATUA.
(Ez da larunbat honetan ospatuko)

Horrez gain, udaletxean ospatzen den UDAL BATZARRA.
(Ez da modu presentzialean ospatuko)

Hau modu telematikoan egin beharko dugu, ondorengo bideoan azaltzen den bezala:


IKASTOLAKO eta EUSKAL HERRIKO CONFINT.
(Aurten bertan behera).

lunes, 9 de marzo de 2020

Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuaren gaia Haur Hezkuntzan

Haur Hezkutzako ikasleek aurtengo gaia
(Ekoizpen eta kontsumo arduratsua) landu dute,
adin desberdinetan proposatutako fitxak osatuz.

HH03: Irakasleek sailkapen ontzien erabilera egokiari buruzko azalpena eman dute.

HH04: Irakasleek sailkapen ontzien erabilera egokiari buruzko azalpena eman dute eta ikasle bakoitzak dagokion zaborraren sailkapena egin du. Ondoren, fruta eta barazkien kolore planeta margotu dute.

HH05: Irakasleek sailkapen ontzien erabilera egokiari buruzko azalpena eman dute eta ikasle bakoitzak dagokion zaborraren sailkapena egin du. Ondoren, fruta eta barazkien kolore planeta margotu dute. Amaitzeko, astean zehar jan dituzten barazki eta frutak taula batean idatzi dituzte.





 

jueves, 5 de marzo de 2020

Bilera teknikoa Kultur etxean

Gaur gure ikastolako LH5. mailako
Agenda 21eko ikasle arduradunak
Kultur etxean ospatu den bilera teknikoan izan dira.

Bertan, aurtengo gaiari buruzko zalantzak argitzeko aukera izan dute, hau da, Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuari buruzkoak.

Udaletxeko hirigintza zinegotzia eta Mankomunitateko presidentea den Iosu Arraiz-ekin,
Debemeneko (Debabarrenako Landa garapen elkartea) arduraduna den Amaia Esnaola-rekin eta
Debegesako arduradun diren Idurre Iriondo eta Aitziber Kortazar-ekin aritu dira lanean.