jueves, 28 de mayo de 2015

UDALBATZAR TXIKIA

Maiatzak 28an  Ikastolako Agenda 21eko ordezkariak Udal batzarrean egon dira ikasturtean zehar herri diagnosiaren inguruan egindakoa azaltzen. Bertan aurkeztu dituzte elikadura jasangarriaren baitan atera diren konpromiso eta proposamenak.






Hemen ikus dezakezue bertan planteatu zutena eta jaso zituzten erantzunak.


EUSKADIKO CONFINT

Maiatzaren 27an Ikastolako lau ordezkari Busturian izan ziren Euskadiko CONFINTean. Ihintza Gurrutxaga LH5, Nora Rodriguez eta Unai Otaegi DBH1 eta Imanol Arantzamendi DBH2. mailatik.


Imanol, bolondres bezala aritu zen, tailer desberdinetan koordinatze lanak egiten (ekolider).


Busturiara, Ikastolako CONFINTean ataratako ondorioak eraman zituzten, Euskadiko beste eskolekin partekatzeko eta denen artean Euskadiko gazteen ekimenak sortzeko.








miércoles, 20 de mayo de 2015

IKASTOLAKO CONFINT

Maiatzaren 14an Ikastolako Confint ospatu genuen.





Bertan landutako gaia “IRAES eta ESenRED” izan zen.


Ikasle ordezkariek prestatu zuten aurkezpena:





Ikastetxeko Confintean ateratako ondorio,proposamen eta eskakizunak maiatzak 27an Busturian ospatuko den Euskadiko Confintean aurkeztuko dira.

A.  ‘IRAES IKASTETXEAN’ (debatean atera diren hiru ideia nagusiak)
1.     Balorazioa oso positibotzat jotzen da.
2.    Iraesen egin diren ekintzei esker ezinbestekoak diren hainbat neurri hartu dira.
3.    Ikastola jasangarriago bat izaten lagundu digu.
B.   ‘IKASTETXEA IRAESEN ETA ESenREDen’ (debatean atera diren hiru ideia nagusiak)
1.     Balorazioa oso positibotzat jotzen da.
2.    Iraes eta ESenRED-i esker, jendea kontzientziatuago dago.
3.      Ikastetxeak aurrera bultzatzen ditugu.
C.   ‘LANA SAREAN ETORKIZUNERANTZ’
Konpromisoak (hiru gehien jota):
1.     Iraesen lanean jarraitu
2.    Ikastola jasangarriago bat izateko aurrerapausoak ematen jarraitu.
3.    Ezartzen diren neurriak betiko mantendu eta betetzea.
Eskaerak (hiru gehien jota):
1.     Jasangarritasunaren aldeko ikastaroak.
2.    Ikastetxe guztietan informazioa zabaldu.
3.    Leku guztietan antzerako neurriak hartzea.
D.      Iradokizunik
     Nahiz eta lana suposatu, iruditzen zaigu merezi duela IRAESen lanean jarraitzea.





domingo, 10 de mayo de 2015

CD eta DVD BIRZIKLAPENA


Ikastolan CD eta DVDak birziklatzeko makina berria jarri dugu. Denok dugu erabiltzeko aukera. Etxeetan CD eta DVDak badituzue ekar ditzakezue eta bertan birziklatuko ditugu.




Ingurumen Batzordea

Ingurumen batzordeko bilera



Zeregina: - Aurten egindako ekintzak aztertu.
                - Maiatzak 28an izango den Udal Batzarra prestatu. Maila bakoitzak beraien geletan             ateratako konpromiso eta proposamenak aurkeztu zituen. Gaia "Elikadura jasangarria".