viernes, 14 de diciembre de 2018

3. LAN PROPOSAMENA

AINTZINAKO GABONAK, GAURKOAK ETA ETORKINENAK

Gaur egungo gabonak eta aspaldikoak oso diferenteak dira. Baita hemengoak eta beste leku batzuetakoak. Eta beste toki batzuetatik gure etorkinek, hona bizitzera datozenean ere, era berezi batetan ospatzen dituzte.

Zelan ospatzen ziren gabonak gure aitite-amonen garaian? Zelan ospatzen dituzte gure etorkinek?

Gure lan-proposamena: komentatu, hitz egin gure aitite-amamekin, gure guraso edota adineko lagunekin, gure ikaskide etorkinekin edo auzokoekin.

Zera jakin nahi dugu: 
·                     Zelan ospatzen ziren Gabonak beraien garaietan eta konparatu gaurko egoerarekin. 
·                     Zelan ospatzen dira gure etorkinen herrialdeetan eta zelan ospatuko dute hemen.
·                     Hausnarketa egin (zeintzuk ezberdintasunak nabaritzen dituzue, zergatik eman dira, zeintzuk arazoak zeuzkaten beraien garaian edo tokietan eta zeintzuk dauzkagu orain geurean...)
·                     Eta oraingo egoera hobetzeko proposamenak egin gure nagusien eta gure etorkinen esperientzian oinarrituz.
Ikastetxe bakoitzak nahi duen beste esperientzia bidali dezake, betiko e-helbidera bidaliz eta argazki edo bideo batekin, komentatzen dena ilustratzeko.
Animo eta gabon jasangarriak
eta dibertigarriak ospatu!
mñeco de nieve dibujo bilaketarekin bat datozen irudiak

jueves, 29 de noviembre de 2018

2. LAN PROPOSAMENA

ELGOIBAR IKASTOLA - 2. LANA


HAUSNARKETA


* Zer dela eta arazo hau?
Gizakiak zaborra itsasoetara isurtzen duelako edo behintzat ez duelako leku
aproposetara botatzen eta zabor guzti honek, gure kostaldeetan amaitzen duelako.


* Zeintzuk dira ondorioak?
Ondorio nabarmenena itsasoa kutsatu eta zikindu egiten dela da eta noski, bertako
bizidunak dira kaltetu nagusiak. Animaliak hil eta itsas espezie asko desager daitezke.


* Zer egin daiteke?
Zalantzarik gabe, zaborra behar den lekura bota, ahalik eta modu sailkatu egokienean.


* Zer egiteko prest gaude?
Gure ingurunea zaindu eta zaborren sailkapen egoki bat egiteko konpromisoa hartzen
dugu. Honekin batera, arazo hauek konpontzen lagun dezaketen IRAES taldean edo
beste zenbait ekimenetan parte hartzeko prest gaude.


* * *


Mezu laburra Oierrentzat


Kaixo Oier,
Hasteko, eskerrik asko egindako ikerketagatik. Benetan baliagarria izan da Euskal Herri
guztiarentzat, gure kostaldeetan dugun benetako arazoaz jabetzeko. Elgoibar Ikastolatik,
ekimen honen alde egingo eta gure esku dagoen guztia egiten saiatuko gara.
Agur bero bat!


Mezu laburra Boyanentzat


Kaixo Boyan,
Eskerrik asko egiten ari zaren lanagatik, zu bezalako jende ekintzaile gehiago behar da
munduan. Guk, Elgoibar Ikastolatik, ekimen guzti hauen alde lan egingo dugu, mundu
guztiko kostaldeak eta gure itsasoen egoerak hobera egin dezan.

Jarraitu horrela eta laster arte!


miércoles, 28 de noviembre de 2018

2. LAN PROPOSAMENA

PLASTIKOAK ETA ITSASOA

Pasa diren egun hauetan, Oier Bartolomeren bideo biral bat asko zabaldu da. Hona hemen:



Eta hemen daukazu Euskadi Irratian, autoreari egindako elkarrizketa.

Beste alde batetik, Boyan Slat gaztearen proiektu bat martxan jarri dela jakin dugu.
Esteka hauetan (ingelesez) informazio nahikoa izango duzue.

Beno, arazo honekin egingo dugu 2.lan-proposamena.

Gaia: "plastikoak eta itsasoak". Hauek dira egin behar diren gauzak:

Hausnarketa egin gai honen inguruan

Zer dela eta arazo hau? 
Zeintzuk ondorioak ditu?
Zer egin daiteke?
Zer zaudete prest egiteko?...

Lelo bat asmatu behar duzue gaiaren inguruan.
Lelo hori kartel edo poster batetan jarri.
Horretarako ohiko onlineko programak erabili ditzakezue: BeFunky, Canva, gloster Edu...

Egindako kartelaren html bidali.

Gero, hausnarketaren ondorioz mezu labur ezberdin bi idatzi:
Oierrentzat eta Boyanentzat. Mezu horiek Twitterren bezala, 280 karakter edo letrekin (gehien jota). Azaroak 30 baino lehen heltzen diren mezu guztiak, Oierri eta Boyaneri helaraziko dizkiegu.


Animuak eta zuen lanak bidali,
itsasoaren bizitza zain dago eta.

viernes, 9 de noviembre de 2018

BIGARREN ESKUKO MERKATUA

Aurten ere, Eskolako Agenda 21 programaren baitan,
BIGARREN ESKUKO MERKATUA antolatzen ari gara azaroaren 24rako.

Bertan, LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4
mailetako ikasleek etxetik ekarritako gauzak salduko dira.

Aurten merkatua MAALAn izango da!



Funtzionamendua: etxetik ekarritako produktuek salmenta-prezioa jarrita izan beharko dute. Produktua saltzen bada, dirua emango zaio ekarri duenari (prezioaren %80a hain zuzen). Horrela, jasotako diruaren %20 garapen iraunkorra sustatuko duten ekintzetan (eskolako irteerak, antzerkiak…) inbertituko da.

Saltzen ez diren gauzak, berriz, Karitasera eramango dira.

Etxetik ekarritako gauzak geletan jasoko dira, azaroaren 22ra arte.
  
Anima zaitez, bai orain, bai erosterako orduan!

ZERRENDATIK KANPO EZ DA EZER ONARTUKO,
EZ ETA GARBI EDO EGOERA ONEAN EZ DAUDEN GAUZAK ERE.

Mugikortasunarekin zerikusia dutenak
Bizikletak
Trizikloak
Kaskoak
Patinak
Patineteak
Babesgarriak
Puzgailuak...

Janzteko osagarriak
Gerrikoak
Eraztunak
Belarritakoak
Fularrak
Zapiak
Poltsak
Eskumuturrekoak
Lepokoak
Bufandak
Eskularruak
Paparreko orratzak
Diru-zorroak...

Jostailuak
Adin guztietarako jostailuak
Ohiko jolasak
Puzzleak
Xake-jokoak
Mahai-jokoak
Baloiak
Liburuak
Panpinak...

Kirolerako osagarriak
Erraketak
Pilotak
Baloiak
Egurrezko palak...

Eskolako materiala
Irakurketa liburuak
Karpetak
Estutxeak
Motxilak
Koadernoak
Boligrafoak/margoak (multzoka)
Erregelak
Grapagailuak
Zulagailuak...

Etxeko apaingarri txikiak (apurtezinak)
Koadroak
Argazkientzako markoak...

jueves, 18 de octubre de 2018

1. LAN PROPOSAMENA - Aurkezpena

Kaixo gu Elgoibar Ikastolako IRAES taldea gara.


LH 5, LH 6, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek osatzen dugu taldea: Markel, Maite, Mikel, Peru, Beñat, Leire, Andrey, Nahia, Harri, Bidatz, Ainhoa eta Lyzeth.

Aurtengo lanak guztion artean egingo ditugu. Hasteko, gure irakasle arduradunak egingo
digu bilera deia eta bilera hauen aktak DBH 2ko arduradunek idatziko ditugu. Ondoren,
guztion artean lanak gauzatuko ditugu eta DBH 1ekoak arduratuko gara hauek bidaltzeaz.
Amaitzeko, LH 5 eta 6koak gure ikastolako Txoko Berdeetan itsatsiko ditugu, gainontzeko
guztiek ikus ditzaten.

Gainera, gure irakasle arduradunak bloggean eta web orrian ere argitaratuko ditu!


1. LAN PROPOSAMENA - Aurkezpena

Badator, badator...!!!

IRAES badator!!!

2018-19 ikasturtea itxaropen eta erronka berriekin beterik dator.

Ea IRAES Taldeek, aurreko ikasturteetan bezala, neurria ematen duten eta jasangarritasunaren garapena proposamen eta ekimen eder eta emankorrekin loratzen ditugun.

Hona hemen lehenengo lan-proposamena:

A) Ikastetxean garatzeko: 
  • IRAES Taldeak osatu: nortzuk, noiz elkartuko zareten, non, nola egingo duzue blogaren jarraipena... hau da, antolaketa txiki bat prestatu zuentzat.
  • IRAESen berri eman ikastetxean. Non? Txoko Berdeetan, ikasgelatan, idazkaritzan... non gehiago bururatzen zaizue? Ea ikastetxea IRAES sareaz blaitzen duzuen.
 B) Blogera bidaltzeko:
  • Ohiko posta elektronikora argazki bat edo batzuk (lau gehien jota) bidali behar dizkiguzue. Argazkietan, IRAES Taldea agertu behar da eta IRAESen berri ematen duzuen tokietako argazkiak ere bai.
  • Posta elektronikoan zera kontatu: nortzuk zarete IRAES Taldean, zein mailatakoak, nola egin duzue IRAES sarearen zabalkundea, zuen asmoak ikasturte honetarako, etab.
Hasten gara, ez galdu trena !!!

viernes, 28 de septiembre de 2018

OSATU DUGU AURTENGO INGURUMEN BATZORDEA


Zuzendaritza eta administraziotik: Nuria Revuelta eta Olatz Albarran. Mantenutik: Mikel Zengotita. Irakasleen artean: Amaia Plaza, Gorane Gonzalez, Maria Lasa, Joana Rodriguez, Kristina Garcia eta Ana Ziorraga.

Hauek dira gure aurtengo ikasle ordezkariak:
LH1etik: Karla Jimenez, Leire Etxaniz eta Naima Gurrutxaga.
LH2tik: Ines Diez, Nagore Mulas eta Xenki Gandiaga.
LH3tik: Terese Guenetxea, Aiora Carcedo eta Aitor Li.
LH4tik: Estitxu Arregi, Sara Gabilondo eta Mikel Aizpurua.
LH5etik: Markel Larrañaga, Maite Gurrutxaga eta Mikel Rodriguez.
LH6tik: Peru Bereziartua, Beñat Iriondo eta Leire Urio.
DBH1etik: Andrey Medvid, Nahia Urbiola eta Harri Ezenarro.
DBH2tik: Bidatz Agirre, Ainhoa Stockert eta Lyzeth Plaza.
DBH3tik: Ihintza Gurrutxaga, Markel Bartolome eta Intza Bereziartua.
DBH4tik: Jadeiya Hafad, Naroa Ortega eta Maren Gorosabel.

lunes, 10 de septiembre de 2018

AGENDAK PREST !!!

Pasa den urteko gure Agenda21eko arduradunek ikasturtea Agendak banatzen hasi dute. Hemendik aurrera arduradun berriak izango ditugu eta beraz, mila esker guztiagatik !!!



jueves, 21 de junio de 2018

AGENDA 21 AGIRI BANAKETA

Gure ikastolako Agenda 21eko aurtengo ikasle arduradunek
jaso dituzte beraien agiriak.

ESKERRIK ASKO
neska mutilak zuen lan bikainagatik !!!

 

 

 

 

 
 

 

martes, 29 de mayo de 2018

EAThink ELIKADURA TAILERRAK

Pasa den maiatzaren 14, 15 eta 16an elikadura tailerrak egin genituen Lehen Hezkuntzako 5. mailako gure geletan.

Ekimen bat burutu zuten gelaka eta hormirudi ederrak egin zituzten gure ikasleek. Gainera, hormirudiak azaltzeko bideo batzuk grabatu genituen gelan EAThink-eko lehiaketan parte hartzeko.

Ikastolako pasabideetan kokatu ditugu hormirudiak guztiek jakin dezaten zeinen garrantzitsua den ikasi dugun guztia.







Bertakoa jan, mundua buruan !!!

LH5C gela

LH5B gela

LH5C gela

martes, 22 de mayo de 2018

UDAL BATZARRA

Gaurkoan, gure ingurumen batzordeko ikasleak udaletxean izan dira. Bertan, Herri Eskolako eta Institutuko ikasleekin batera Udal Batzarrean parte hartu dute, egindako gure lana azalduz eta gure proposamenak udaletxeko ordezkariei helaraziz.

 
Batzuk batzarra entzuten izan dira.

 

Gure Ikastolaren izenean hitz egin dutenak berriz,
 Ibon, Hodei, Colin, Ihintza, Maren eta Maria izan dira.


Alkatearen eta alkate ordearen erantzunak jaso ondoren, lunch eder batekin eman diote bukaera saioari.