lunes, 4 de diciembre de 2017

IRAES 3. Lan proposamena: "Kontrapublizitatea"


Dagoeneko gainean ditugu Gabonak eta toki guztietatik kontsumitzera bultzatzen gaituzten mezuak jasotzen ari gara: telebistako iragarkiak, gutunontzietako jostailu foiletoak, dendetako eskaparate erakargarriak… Dena, noski, oso erakargarria egiten zaigu, horretarako ondo pentsatuta baitaude, baina benetan behar al dugu guzti hori? Nolako Gabonak irudikatzen ditugu kontsumismo guzti hori gabe? 

Hauxe da 3. lan proposamena: 

1. EZKUTUKO MEZUA: Egun hauetan hainbat komunikabidetan agertzen diren iragarkiak aztertu (deigarriak egiten zaizkizuen batzuk aukeratu) eta zein da gehienek bultzatzen duten mezua atera.

2. GURASO-AITON-AMONEI galdetu zuen guraso edo aiton-amonei ea beraien garaian Gabonetako publizitaterik bazegoen eta egotekotan nolakoa zen. Topatzen baduzue hango garaiko irudirik bidali. 

3. KONTRAPUBLIZITATEA: Ondoren kontsumismoari kritika egiteko irudikatzen duen iragarki bat egin ezazue. Formatua zuek aukeratu: kartela, diapositiba, foiletoa… eta ohiko helbidera bidali.

martes, 28 de noviembre de 2017

BIGARREN ESKUKO MERKATUA

Aurreko larunbatean, Azaroaren 25ean ospatu zen
Bigarren Eskuko Merkatua Lekuederren.

Gure ikasleak oso gustura aritu ziren lanean
eta jostailu ugari saldu zituzten.

Jarraian, soberan gelditutako jolasak
Eibarko Caritasera eramateko bildu zituzten udaleko langileek.




SOS Afrika

SOS Afrika zerbitzuaren bitartez,
Afrikako umeentzat erropak bidali ditugu gure Ikastolatik.
Begira zenbat erropa bildu dugun !!!



martes, 21 de noviembre de 2017

IRAES 2. LANA



Lekuaren izena?

Idotorbe (San Pedro), Elgoibarko auzoa.


Lekuaren ezaugarriak eta balio natural, kultural eta/edo sozial nagusiak:


Elgoibarko auzo oso ezaguna da. Izan ere, 33 baserri dituen auzo honek, paraje izugarri
ederra du. Ermita bat dauka erdian eta honen inguruneetan pilotalekua, bolatokia,
jolastokia, mahai eta eserlekuak, aparkalekua, jatetxea eta abar. Gainera, mendi irteera
ugari ere baditu aukeran: Moru, Kalamua, Iruiturri, Arrate… Aubixa izeneko aterpetxe
bikain bat ere badu oso gertu eta auzotik bertatik Arrateko amaren ermita ikus daiteke,
bertako kanpaikadak entzutearekin batera.

San Pedrotarrek ekainaren 30ean ospatzen dituzte jai nagusiak eta horrez gain, 1996.
urtean berreskuratutako Santumotz eguna ere ospatzen dute abuztuko bigarren igandean,
bertan ekintza eta txapelketa desberdinak gauzatuz. Hala nola, hiru txirlo txapelketa,
Enduro motorrak, zezen eta poniak edo bestelakoak.

Zergatik duzue gustuko?

Oso ondo pasatzen dugulako. Elgoibartarrak eta inguruko herrietako jende asko eta asko

hurreratzen delako egun pasa. Bertako jatetxean bazkari goxoak egiten dituzte edo
bestela, bertako mahaietan barbakoa itzelak prestatzeko aukera dagoelako.

Mehatxu nagusiak aipatu:


Mehatxu nabarmenik ez dauka, bertan ez baitira eraiketak egiten ari. Agian, leku
gehienetan gertatzen den bezala, Idotorbe auzoko mehatxu nagusia gizakia da. Eguraldi
ona egiten duenean, jendez gainezka egoten den lekua da eta zabor ugari pilatzen da
bertan. Horrez gain, kotxe ugari igotzen dira eta hori zaindu behar dugun alderdia da,
bazkaldu ondoren gure ingurua txukun mantenduz eta igotzen garenean, kotxea
elkarbanatuz eta ahalik eta gutxien kutsatuz.

Proposamenak eta aholkuak pentsatutako lekuan turismoa iraunkorragoa izateko:


Aholkuak aurretik aipatutako mehatxuekin loturikoak dira. Ingurua txukun mantentzea
(bazkariak ditugunean zaborrak jasoz…) behar-beharrezkoa da eta noski, bertako
jolastoki, mahai, eserleku eta gainontzekoak zaintzea. Proposamen bezala, ingurua
apaintzea bururatzen zaigu. Bertan, zuhaitz ugari daude eta hauek margotu edo
koloretako hariz bildu daitezke, Omako basoan eginda dagoen bezala. Horrela, auzoak
turista gehiago erakarriko lituzke. Bestalde, bertan ekintzak antolatu daitezke. Bertako
jaietan soilik izan gabe, bertako bolatokia eta frontoia aprobetxatuz, txapelketa
desberdinak eginda jendeak bertara joateko ohitura izateko.

Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea

miércoles, 15 de noviembre de 2017

IRAES 2. Lan proposamena: Euskadiko gida turistiko iraunkorra

Zuen abestiak entzun eta gero...
Zuen argazkiak ikusi eta gero...
Zuen erronkak eta asmoak irakurri eta gero...
Bigarren proposamena egiteko garaia heldu da.



Azken aldian, bolo-bolo dabilen gaia da turismoa eta honek, bai gizartean eta baita ingurunean, ondorio ezberdinak eragiten ari da. Argi dago, turismo-fluxuak  lurralde osotik banatu beharra dagoela eta horregatik, animatzen zaituztegu zure herri/eskualdean dagoen eta gogokoen duzuen txoko hori ezagutaraztea.


Zuen herriko txokorik kuttunenak jasotzen dituen gida turistiko iraunkor bat osatzea modu kolaboratibo batean proposatzen dizuegu.

Zeregina 1: Gida horretan lagunekin edo familiarekin joateko gustuko duzuen leku bat adierazi behar duzue, hurrengo fitxan ( ondorengo estekan) eskatzen zaizkizuen datuak osatuz, orrialde batetik pasatu barik. Fitxa jeitsi, bete eta gure posta elektronikora bidali.

Zeregina 2: Gida osatu ondoren, beheko mapan kokatu behar duzue zuen aukeraketa, argazki bat txertatuz eta laburki gidako datu garrantzitsuenak adieraziz.
("Saioa hasi" eskatuko dizue markadoreak sarteko, eta horretarako gmail kontu bat erabili behar duzue)
IRAES Talde bakoitzak fitxa bat baino gehiago bidali dezake.
Guk fitxa guztiekin zuen Euskadiko Gida Turistiko Iraunkorra osatuko dugu abenduaren hasieran eta blogean eskura izango duzue.

lunes, 13 de noviembre de 2017

Agenda21eko Proposamenak idatzi ditugu gure geletan!



 

 

UDAZKENAREN GAIARI LOTURIKO PROIEKTUA EGIN DUTE HH4KO IKASLEEK

Ikastola ondoko menditxora joan ziren, ibilbide bat eginez. Bertan, zeuden zuhaitz desberdinak behatu, hostoak (platanondoa, gaztainondoa, haritza) eta fruituak (ezkurrak eta gaztainak) bildu eta hauei buruz hitz egin zuten. Haurrek interes handia agertu zuten.



Mendian bildutako materialarekin esperimentatu ondoren,
“UDAZKENA” hitza idatzi zuten hostoak itsatsiz.


Gelari udazken itxura emateko, bertan jarriko dute azken emaitza.



viernes, 10 de noviembre de 2017

IRAES 1. LANA


Gu Elgoibar Ikastolako IRAES talde berria gara:
Manex A., Manex I., Eider, Naroa, Nahia, Joane, Jon, Danel, Colin, Ihintza, Iker eta Maddi.

Gure aurtengo asmoak honakoak dira:
1. Gutxienez, hilabetero elkartzen saiatuko gara.
2. IRAESeko lanetan denek parte hartuko dugu, lan txukunak eta originalak egiten saiatuz.
3. Amaitzeko, ondo pasatzea eta lan giro ona edukitzea nahi dugu eta horretarako, lanean jarraituko dugu.

Aukeratu dugun kantua: Aldapan gora izan da.
Guk ere aldapan gora joan nahi dugulako, pausoz pauso eta egunetik egunera hobetuz.


jueves, 9 de noviembre de 2017

Osatu dugu aurtengo IRAES Taldea



LH5A – Manex Arrieta
LH5B – Manex Iparragirre
LH5C – Eider Caro
LH6A – Naroa Alonso
LH6B – Nahia Carrillo
LH6C – Joane Kapanaga
DBH1A – Jon Dominguez
DBH1B – Danel Iriondo
DBH1C – Colin Floris Iga
DBH2A – Ihintza Gurrutxaga
DBH2B – Iker Uribesalgo
DBH2C – Maddi Arriola

lunes, 30 de octubre de 2017

IRAES 1. Lan proposamena: Aurkezpena

Ongi etorriak IRAESeroak sarearen 2017-18 ikasturtera!!!


Ezagutzen dugu zuen kemena eta gogoa IRAESen lan egiteko, joan zen ikasturtea oparo izan ba zen ere, aurten erronka berri eta interesgarriekin oparoagoa izatea espero dugu.
Heldu da eguna, eta horrela jarraitzen saiatuko gara, hilearen lehena izango da lan proposamena aurkezteko eguna. Eta urriak lehena heldu da, beraz lehendabiziko lan proposamena hona hemen.

1. Lan proposamena:

Ikasturtea hasi da eta lehenengo pausuak antolaketakoak dira. Beraz, IRAES TALDEA osatu behar duzue zuen ikastetxeetan. Talde horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu bere gain.
Blogera bidaltzeko:
  • IRAES TALDEAren argazki bat nahi dugu, argazki bitxia, irribarrea sortzeko argazkia.
  • Adierazi zuen asmoak eta erronkak ikasturte honetarako IRAES Talde bezala: zeintzuk asmoak, aurreko ikasturtearekiko hobekuntzak etab.
  • Pentsatu natura, planetaren krisialdia edota landu duzuen gai bati buruzko abesti batetaz, nahi duzuen hizkuntzan, hobe euskaraz jakina. Bilatu interneten (youtube, vimeo, dailymotion…. Eta aurrekoarekin batera esteka bidali ohiko posta elektronikora.

Ez dago data tope lanak aurkezteko, nahiz eta hurrengo lan proposamenak agertu, zuek zerbait hausnartzea, burutzea eta aurkeztea da gure ideia.

miércoles, 27 de septiembre de 2017

INGURUMEN BATZORDEA

Osatu dugu 2017 / 2018 ikasturteko Ingurumen Batzordea


1. Nuria, Amaia, Berta, Kristina, Maria, Mikel, Ana, Joana.
2. Naroa, Maren, Maria, Sara, Maddi, Intza, Iker, Danel, Jon, Colin.
3. Manex, Manex, Sara, Hodei, Unax, Eider, Naroa, Joane, Nahia.
4. Meryam, Paul, Beñat, Ibon, Maialen, Naroa, Irati, Haizea, Oier.

martes, 26 de septiembre de 2017

domingo, 25 de junio de 2017

IKASLE ORDEZKARIEI DIPLOMAK BANATZEN

Ikasturtea amaitzeko, Agenda 21eko ikasle arduradunei, egin duten lana eskertzeko, agiriak banatu zaizkie. 


ONDO ONDO PASA OPORRAK ETA EZ AHAZTU AGENDAN LANDUTAKOA ERE OPORRETAN LANTZEN.





KONGOREN ALDEKO MUGIKORRAK

Aurten ere, DBH 3. mailako ikasleek mugikorrak birziklatzeko kanpaina abiarazi dute. 


MUSEO-AZOKA

LH2. mailan, Escuelas Creativas-eko proiektuari amaiera emateko, "birziklapena" landuz, Museo-Azoka antolatu zuten. 
Bertan, haurrek egindako eskultura, artelan eta jolasez gain, hainbat oroigarri jarri zituzten saltzen. 
Ateratako dirua, "Super H" elkarteari emango diote. Gaixotasun arraro eta onkologikoak dituzten haurrei laguntzen dion taldeari.      
    























ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA

“Eskola Jasangarria” agiria eskuratu du Ikastolak.

Elgoibar Ikastolak “Eskola Jasangarria” ziurtagiria lortu du beste lau urtetarako. Horren erakusgarri da eraikinaren kanpoaldean dagoen bandera.

Agiria berritu ahal izateko, urte hauetan iraunkortasunaren arloan egindako hobekuntzak neurtzen dituzte auditoria baten bidez. 
Joan den ekainaren 6an Busturiako Madariaga dorretxean egindako ekitaldian jaso zuten ziurtagiria ikastolaren izenean joan ziren ikasleek. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak banatu zituen agiriak, eta aldamenean izan zituen Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Iñaki Arriola Ingurumen sailburua.





domingo, 21 de mayo de 2017

UDAL BATZAR TXIKIA

Maiatzak 18an  Ikastolako Agenda 21eko ordezkariak Udal batzarrean egon dira ikasturtean zehar herri diagnosiaren inguruan egindakoa azaltzen. 


pleno txikia elgoibar udala danak


Aurtengo gaia BIODIBERTSITATEA eta GEODIBERTSITATEA izan dira. Gelatan landu ondoren, Udalean aurkeztu dituzte gai honen baitan ateratako konpromiso eta proposamenak.



pleno txikia elgoibar udala lau



pleno txikia elgoibar udala alkateagaz



pleno txikia elgoibar udala orok2



pleno txikia elgoibar udala ezk1






















MAIATZAK 17 LGTB EGUNA

Maiatzak 17an LGTB fobiaren aurkako eguna izan zen.
Ikastetxeko maila ezberdinetan gaia landu genuen eta ondoren erdiko aretoan marrazki, horma-irudi eta pentsamenduak jarri genituen.