BARTZELONAKO KONFERENTZIA
Joan den astean egin da Bartzelonan Estatuko II. Ingurumen Konferentzia. Ekhi Lopez, Alaitz Almortza eta Hasier Badiola ikasleak izan dira gure ikastolaren ordezkariak bertan.
Zazpi ikastetxek osatu dugu Euskadiko ordezkaritza.
Konferentzia horretan hainbat erabaki hartu dira, planeta jasangarriago baten alde.
Izan ere…
"Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?"
GUZTIOK BATERA GEHIAGO GARA
Honako hau beti zurekin eramateko kit bat da, ezinbestekoak diren bost gauza aurkituko dituzu bertan:
· Goma elastikoa,
lagunen zirkuluaren antzekoa; handia edo txikia izan daiteke, norberak
besteekiko harremanetarako dituen gaitasunen edo nahien arabera.
· Klipa, ikasitakoa eta landutako esperientzia onak ez galtzeko.
· Borragoma, gaizki ulertuak eta esperientzia txarrak desegiteko, bihotza zabaltzeko; barkatzeko eta ulertzeko ahalmena azaltzen du.
· Jostailua, jolastea eta ondo pasatzea garrantzitsua dela adierazteko.
· Goxokia, zure bizitza eta besteenak goxatzeko.
Besarkada handi bat,
Gazteok, planeta zain dezagun Estatuko II. Konferentzia.
Bartzelona, 2014ko azaroaren 15a.