jueves, 29 de noviembre de 2018

2. LAN PROPOSAMENA

ELGOIBAR IKASTOLA - 2. LANA


HAUSNARKETA


* Zer dela eta arazo hau?
Gizakiak zaborra itsasoetara isurtzen duelako edo behintzat ez duelako leku
aproposetara botatzen eta zabor guzti honek, gure kostaldeetan amaitzen duelako.


* Zeintzuk dira ondorioak?
Ondorio nabarmenena itsasoa kutsatu eta zikindu egiten dela da eta noski, bertako
bizidunak dira kaltetu nagusiak. Animaliak hil eta itsas espezie asko desager daitezke.


* Zer egin daiteke?
Zalantzarik gabe, zaborra behar den lekura bota, ahalik eta modu sailkatu egokienean.


* Zer egiteko prest gaude?
Gure ingurunea zaindu eta zaborren sailkapen egoki bat egiteko konpromisoa hartzen
dugu. Honekin batera, arazo hauek konpontzen lagun dezaketen IRAES taldean edo
beste zenbait ekimenetan parte hartzeko prest gaude.


* * *


Mezu laburra Oierrentzat


Kaixo Oier,
Hasteko, eskerrik asko egindako ikerketagatik. Benetan baliagarria izan da Euskal Herri
guztiarentzat, gure kostaldeetan dugun benetako arazoaz jabetzeko. Elgoibar Ikastolatik,
ekimen honen alde egingo eta gure esku dagoen guztia egiten saiatuko gara.
Agur bero bat!


Mezu laburra Boyanentzat


Kaixo Boyan,
Eskerrik asko egiten ari zaren lanagatik, zu bezalako jende ekintzaile gehiago behar da
munduan. Guk, Elgoibar Ikastolatik, ekimen guzti hauen alde lan egingo dugu, mundu
guztiko kostaldeak eta gure itsasoen egoerak hobera egin dezan.

Jarraitu horrela eta laster arte!


miércoles, 28 de noviembre de 2018

2. LAN PROPOSAMENA

PLASTIKOAK ETA ITSASOA

Pasa diren egun hauetan, Oier Bartolomeren bideo biral bat asko zabaldu da. Hona hemen:



Eta hemen daukazu Euskadi Irratian, autoreari egindako elkarrizketa.

Beste alde batetik, Boyan Slat gaztearen proiektu bat martxan jarri dela jakin dugu.
Esteka hauetan (ingelesez) informazio nahikoa izango duzue.

Beno, arazo honekin egingo dugu 2.lan-proposamena.

Gaia: "plastikoak eta itsasoak". Hauek dira egin behar diren gauzak:

Hausnarketa egin gai honen inguruan

Zer dela eta arazo hau? 
Zeintzuk ondorioak ditu?
Zer egin daiteke?
Zer zaudete prest egiteko?...

Lelo bat asmatu behar duzue gaiaren inguruan.
Lelo hori kartel edo poster batetan jarri.
Horretarako ohiko onlineko programak erabili ditzakezue: BeFunky, Canva, gloster Edu...

Egindako kartelaren html bidali.

Gero, hausnarketaren ondorioz mezu labur ezberdin bi idatzi:
Oierrentzat eta Boyanentzat. Mezu horiek Twitterren bezala, 280 karakter edo letrekin (gehien jota). Azaroak 30 baino lehen heltzen diren mezu guztiak, Oierri eta Boyaneri helaraziko dizkiegu.


Animuak eta zuen lanak bidali,
itsasoaren bizitza zain dago eta.

viernes, 9 de noviembre de 2018

BIGARREN ESKUKO MERKATUA

Aurten ere, Eskolako Agenda 21 programaren baitan,
BIGARREN ESKUKO MERKATUA antolatzen ari gara azaroaren 24rako.

Bertan, LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4
mailetako ikasleek etxetik ekarritako gauzak salduko dira.

Aurten merkatua MAALAn izango da!



Funtzionamendua: etxetik ekarritako produktuek salmenta-prezioa jarrita izan beharko dute. Produktua saltzen bada, dirua emango zaio ekarri duenari (prezioaren %80a hain zuzen). Horrela, jasotako diruaren %20 garapen iraunkorra sustatuko duten ekintzetan (eskolako irteerak, antzerkiak…) inbertituko da.

Saltzen ez diren gauzak, berriz, Karitasera eramango dira.

Etxetik ekarritako gauzak geletan jasoko dira, azaroaren 22ra arte.
  
Anima zaitez, bai orain, bai erosterako orduan!

ZERRENDATIK KANPO EZ DA EZER ONARTUKO,
EZ ETA GARBI EDO EGOERA ONEAN EZ DAUDEN GAUZAK ERE.

Mugikortasunarekin zerikusia dutenak
Bizikletak
Trizikloak
Kaskoak
Patinak
Patineteak
Babesgarriak
Puzgailuak...

Janzteko osagarriak
Gerrikoak
Eraztunak
Belarritakoak
Fularrak
Zapiak
Poltsak
Eskumuturrekoak
Lepokoak
Bufandak
Eskularruak
Paparreko orratzak
Diru-zorroak...

Jostailuak
Adin guztietarako jostailuak
Ohiko jolasak
Puzzleak
Xake-jokoak
Mahai-jokoak
Baloiak
Liburuak
Panpinak...

Kirolerako osagarriak
Erraketak
Pilotak
Baloiak
Egurrezko palak...

Eskolako materiala
Irakurketa liburuak
Karpetak
Estutxeak
Motxilak
Koadernoak
Boligrafoak/margoak (multzoka)
Erregelak
Grapagailuak
Zulagailuak...

Etxeko apaingarri txikiak (apurtezinak)
Koadroak
Argazkientzako markoak...