jueves, 28 de noviembre de 2019

IRAES - 2. Lana

Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara
eta hauek dira gure ikastolan egiten ditugun
ekintza solidarioetako batzuk eta hauen argazkiak.
Ekintza solidario gehiago ere egiten ditugu gure ikastolan, baina hauek iruditu zaizkigu aipagarrienak:

1. SOS AFRIKA da urte hasieran egiten dugun lehen ekintza solidarioa. Urtean behin egiten da, normalean urrian. Behar ez ditugun edozein arropa edo oinetako jasotzen dugu ekimen honetan eta SOS AFRICA erakundeari ematen dizkiogu, Somalia, Kenia, Sudan, Etiopia, Ginea Ekuatorial edo Europako beste herrialde batzuetara bidali ditzaten. Hala, behar handiak dituztenei gure laguntza ematen diegu.
2. ELKARTASUN KILOAREN KANPAINA, Gabon inguruan, gure Ikastolan egiten den ekintza da. Hau ere, urtean behin egiten dugu. Alferrik galtzen ez diren janarietatik kilo bat ekartzeko eskatzen diegu gure familiei. Adibidez, dilistak, babarrunak, azukrea, kakaoa, makarroiak, lataren bat eta abar. Batutako janari guztia Elgoibarko Caritasi ematen zaio, Gabon garaian gehien behar duten familien artean banatu dezaten.
3. PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA deituriko ekintza urte guztian zehar martxan dugun kanpaina da. Seur Fundazioak martxan duen “tapones para una nueva vida” proiektuko partaide bezala egiten dugun ekintza da. Gure Ikastolako Erdiko Aretoan kutxa handi batzuk dauzkagu eta hauetan, plastikozko tapoiak biltzen ditugu. Ikasleek beraien etxeetatik ekartzen dituzte eta ondoren, Seur-eko banatzaileak bila etortzen dira. Tapoi hauekin lortutako dirua, gaixotasun desberdinak dituzten umeei laguntza eskaintzeko erabiltzen da.

lunes, 11 de noviembre de 2019

IRAESeko aztarna solidarioa - 2. Lana

Berdintasun arazoak, migrazioak, pobrezia, gosea, bioaniztasunaren galera, klima aldaketa eta abar dira gaur eguneko gure munduko arazo nagusi batzuk.

IRAES sareko ikastetxeek, aspaldidanik, elkartasun ekimenak garatzen dituzte hainbat arlo eta eremu ezberdinetan. Batzuetan, herrian edo auzoan bertan egindako ekimenak dira; bestetan, lurralde edo erkidego mailan garatutakoak; eta, azkenik, baita gure ikasleak solidarioak dira  kanpoko edota urruneko pertsonekin eta naturarekin.

Honen inguruan planteatzen dugu gure 2. lan-proposamena:

1. Gogoratu, galdetu, aztertu... azken urteotan edo urtero zuen ikastetxean garatu edo garatzen dituzuen ekimen solidarioak.
2. Bi edo hiru aukeratu eta gurekin konpartitu. Ekimen bakoitzean: zergatik, zertarako, nortzuk, nola, noiz egin den edo noizero egiten den, ea erantzuna jaso zenuten etab. jakin nahi dugu.
3. Posta elektroniko baten kontatu, bertan idatzi eta bi edo hitu argazki erantzi.

viernes, 1 de noviembre de 2019

IRAES - 1. Lana

Kaixo IRAESEROAK,

Elgoibar Ikastolatik idazten dizuegu, gure aurtengo IRAES Taldea aurkezteko. Argazkian, gure taldeko partaide guztiak agertzen gara: Iria, Julen, Ekain, Maddi, Oihan, Paule, Iker, Oihan, Danel, Malen, Joane, Anwar eta Jon.

Alde batetik, gure albisteak ikastolako web orrian, gure Agenda 21eko Bloggean eta argazkietan ikusten dituzuen Txoko Berdeetan zintzilikatuko ditugu eta ostegunetan elkartuko gara bidalitako lantxoak egiteko.

Bestalde, ados gaude Gretak bideoan esaten duen guzti-guztiarekin. Gure iritziz, udaletxetik zein ikastetxeetatik bultzatuta, herri mailan ekintza desberdinak egitea behar beharrezkoa da. Gure Udal Batzarra ospatzen denean, gure udal ordezkariei, klima aldaketari aurre egiteko proposamenak planteatzeko konpromisoa hartzen dugu.

AUPA IRAES !!!