viernes, 31 de enero de 2020

IRAES - 4. Lana

COP25ari buruzko artikuluak irakurri ondoren, ideia ugari etorri zaizkigu burura
eta guztiak biltzeko zenbait hormirudi egin nahi izan ditugu.

Agintariek helburu gehiegi dituztela uste dugu eta pixkanaka helburu bakoitzari arreta berezia eskainiz lan egin beharko luketela. Gauza gutxi dira adostu dituztenak eta Glasgowko COP26an guzti hauei irtenbide bat aurkitzea espero dugu,
gizartearen beharrei erantzun ahal izateko.

Guk txoko berdeetan itsatsi ditugun hormirudien argazkiak bialtzen dizkizuegu.

Denon artean mundu hobe bat lortu dezakegulako GORA IRAES!


jueves, 9 de enero de 2020

COP 25 amaitu da, ORAIN ZER? #TimeForAction - 4. Lana

COP 25 amaitu da, ORAIN ZER? #TimeForAction


Klimaren aldaketaren Kontrako Nazio Batuen Gailurra, abenduaren 13an bukatzekoa zen baina abenduaren 15ean eman zuten akordioaren berri.

Hausnarketaren garaia iritsi da!

Lan proposamena

1- Informazioa aukeratu, bildu, irakurri eta ulertu. Euskal prentsan argitaratuko hainbat berri dituzue behean baina beste batzuk ere erabili ahal dituzue.

BERRIA, 2019 ko abenduaren 19a

2- Bildutako informaziorekin, hausnarketa egingo dugu.

-Zein helburu lortu nahi zuten hasiera batean?

-Zeintzuk izan dira aztertu diren puntu nagusiak?

-Zer adostu dute?

-Erantzun al diote gizartearen beharrei?

-Orain zer? Zeintzuk izango dira Estatuen "etxeko lanak"? COP 26 noiz eta non izango da?

3- Zuen hausnarketaren berri eman ikastetxean eta IRAES21eko blogean.

Nola?

INFOGRAFIA bitartez.

Infografia, ideia bat azaltzeko erabiltzen den irudiz osatutako eskema bat da. Testuan bertan esaten dena, irudiz azaldu du infografiak, baina aldi berean, deskribapenak, narrazio txikiak, datuak... izan ditzake. Genialy aplikazioan erraz eta oso politak egin ditzazkezue. 
Amaitutakoan "inkrustatzeko lotura" emailez bidali guk blogean txertatzeko.
ESKUZ.
Eskuz egin kartulina batean, ondoren argazkia bidali guri blogean txertatzeko lana.