jueves, 12 de diciembre de 2019

PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA, BIZITZA BERRI BATEN ALDE


Dakizuen bezala, urteak daramatzagu gure ikastolan plastikozko tapoiak batzen.
Oraingoan, proiektu berri batean murgildu gara, Seur Fundazioak martxan duen
"tapones para una nueva vida" proiektuan hain zuzen ere.

Fundazio honen bitartez...

Ikastolan bildutako plastikozko tapoi guztiekin lortutako dirua,
gaixotasun desberdinak dituzten haurrei laguntzeko erabiliko da
(dituzten gaixotasunak ikertzeko, behar dituzten baliabideak finantzatu ahal izateko eta abar).

Fundazio hau arduratuko da gure ikastolako tapoiak batzeaz eta hauen trukea egiteaz. Gainera, fundazio honen bitartez iritsiko zaigu une bakoitzean laguntzen ari garen haurraren informazioa.

Hilabete hauetan zehar Marcos izeneko mutikoa lagunduko dugu.
Bere errehabilitazioa egin ahal izateko 75 tapoi tona behar dituena.

Lagunduko diguzue?


Hauek dira jasoko ditugun tapoiak:

sábado, 7 de diciembre de 2019

IRAES - 3. Lana

Gure 3. lanean plastikozko tapoiekin egindako horma-irudi erraldoia egin dugu eta bertan "klima aldaketa gelditu" mezua idatzi dugu. Hauxe da gure ekarpenaren azalpena:

KLIMA ALDAKETA GELDITU DEZAKEGU!
Gure itsasoak plastiko ugariz kutsatuta daude eta birziklapena alderdi oso garrantzitsua da arazo honi aurre egin ahal izateko. Horregatik, gure ikastolan plastikozko tapoiak jasotzen ditugu, hauek birziklatzen direla ziurtatzeaz gain, behar bereziak dituzten haurrei laguntzen baitiegu birziklapen prozesu honetan lortzen den diruarekin. Oraingo honetan, tapoi txiki batzuekin lortu dezakegun guztia erakusteko horma-irudi erraldoi bat egin dugu eta gure ikastolako erdiko aretoan kokatu dugu.

¡PODEMOS DETENER EL CAMBIO CLIMÁTICO!
Nuestros mares están contaminados con muchos plásticos y el reciclaje es una parte importante para abordar este problema. Por esta razón, en nuestra escuela recogemos tapones de plástico, porque además de asegurarnos de que son reciclados, también ayudamos a niños/as con necesidades especiales a través del dinero que se consigue en este proceso de reciclaje. Esta vez hemos hecho un póster gigante y lo hemos colocado en medio de la sala principal de nuestra escuela, para mostrar todo lo que podemos conseguir con unos pequeños tapones.

WE CAN STOP CLIMATE CHANGE!
Our seas are contaminated with many plastics and recycling is an important part of facing this problem. It's for this reason that we collect plastic caps in our school. On the one side, we make sure that they are recycled, and on the other side, we also help children with special needs through the money that is obtained in this recycling process. This time we have made a giant poster and we have placed it in the middle of the main hall of our school, to show everything we can get from this small caps.

IRAES21- ESenRED

Guztion artean lortu dezakegu !!!

martes, 3 de diciembre de 2019

Zure ikastetxearen hitza eta ekintza, Ikastetxeko COP 25ean - 3. Lana

Gazteek hitza hartu ahal izatea

Egun hauetan gauzatzen ari da klima aldaketaren kontrako Nazio Batuen Gailurra. Bilkura Ekiteko Garaia lemapean dago. (#TimeForAction).

Zure ikastetxean aspaldi hartu duzue arazoaren kontzientzia eta konferentziaren lemari jarraituz,COP25ean  zuen ikastetxean, bertan, klima aldaketaren kontrako ekarpena aldarrikatzea proposatzen dizugu. Nazioarteko erakunde,  gobernu, enpresa eta GKEez gain, ikasleek, gazteek hitza har dezakezue.


Horretarako ESenREDek (Jasangarritasunerako Ikastetxeak  Sarean ) zuen esperientzia plazaratzeko antolatu duen Eskolako COP25  erabiliko dugu.

Abenduaren 9an Ikastetxeko COP25  birtuala garatuko  da. Bertan,  klima aldaketari aurre egiteko ikastetxe eta gazteen ekarpenak partekatuko ditugu eta agintariei mezuak bidaliko dizkiegue padlet bat erabiliz.

Zure ikastetxeko esperientzia COP25ean plazaratzeko deitzen zaituztegu.

Lan proposapena
Jardurera hiru pausotan egitea proposatzen dizuegu:

1.-  Pentsatu ekarpena:
•    Klima-aldaketaren aurre egiteko eskolako ekintza bat aukeratu.
•    Mezu bat idatzi COP25ean biltzen ari diren agintariek klima-aldaketaren aurka 
jardun dezaten.

2.- Prestatu ekarpenaren publikazioa 
•    Aukeratu komunikaziorako  hizkuntza (edo hizkuntzak)
•    Ikastetxeko ekintzari Titulo bat eman.
•    Ekintzaren azalpen txikia idatzi.
•    Gehitu argazki bat
•    Idatzi agintariei Mezua 
•    Ekarpena identifikatu,  ikastetxearen izena eta  herria eta  IRAES21-

ESenRED hitzak (sareko kideak garelako) gehituz.

3.- Publikatu ekarpena 
Ikastetxeko COP25
  • padlet-ean  (https://padlet.com/esenred21/cop25 )
  • IRAES21 Blogean ere.

jueves, 28 de noviembre de 2019

IRAES - 2. Lana

Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara
eta hauek dira gure ikastolan egiten ditugun
ekintza solidarioetako batzuk eta hauen argazkiak.
Ekintza solidario gehiago ere egiten ditugu gure ikastolan, baina hauek iruditu zaizkigu aipagarrienak:

1. SOS AFRIKA da urte hasieran egiten dugun lehen ekintza solidarioa. Urtean behin egiten da, normalean urrian. Behar ez ditugun edozein arropa edo oinetako jasotzen dugu ekimen honetan eta SOS AFRICA erakundeari ematen dizkiogu, Somalia, Kenia, Sudan, Etiopia, Ginea Ekuatorial edo Europako beste herrialde batzuetara bidali ditzaten. Hala, behar handiak dituztenei gure laguntza ematen diegu.
2. ELKARTASUN KILOAREN KANPAINA, Gabon inguruan, gure Ikastolan egiten den ekintza da. Hau ere, urtean behin egiten dugu. Alferrik galtzen ez diren janarietatik kilo bat ekartzeko eskatzen diegu gure familiei. Adibidez, dilistak, babarrunak, azukrea, kakaoa, makarroiak, lataren bat eta abar. Batutako janari guztia Elgoibarko Caritasi ematen zaio, Gabon garaian gehien behar duten familien artean banatu dezaten.
3. PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA deituriko ekintza urte guztian zehar martxan dugun kanpaina da. Seur Fundazioak martxan duen “tapones para una nueva vida” proiektuko partaide bezala egiten dugun ekintza da. Gure Ikastolako Erdiko Aretoan kutxa handi batzuk dauzkagu eta hauetan, plastikozko tapoiak biltzen ditugu. Ikasleek beraien etxeetatik ekartzen dituzte eta ondoren, Seur-eko banatzaileak bila etortzen dira. Tapoi hauekin lortutako dirua, gaixotasun desberdinak dituzten umeei laguntza eskaintzeko erabiltzen da.

lunes, 11 de noviembre de 2019

IRAESeko aztarna solidarioa - 2. Lana

Berdintasun arazoak, migrazioak, pobrezia, gosea, bioaniztasunaren galera, klima aldaketa eta abar dira gaur eguneko gure munduko arazo nagusi batzuk.

IRAES sareko ikastetxeek, aspaldidanik, elkartasun ekimenak garatzen dituzte hainbat arlo eta eremu ezberdinetan. Batzuetan, herrian edo auzoan bertan egindako ekimenak dira; bestetan, lurralde edo erkidego mailan garatutakoak; eta, azkenik, baita gure ikasleak solidarioak dira  kanpoko edota urruneko pertsonekin eta naturarekin.

Honen inguruan planteatzen dugu gure 2. lan-proposamena:

1. Gogoratu, galdetu, aztertu... azken urteotan edo urtero zuen ikastetxean garatu edo garatzen dituzuen ekimen solidarioak.
2. Bi edo hiru aukeratu eta gurekin konpartitu. Ekimen bakoitzean: zergatik, zertarako, nortzuk, nola, noiz egin den edo noizero egiten den, ea erantzuna jaso zenuten etab. jakin nahi dugu.
3. Posta elektroniko baten kontatu, bertan idatzi eta bi edo hitu argazki erantzi.

viernes, 1 de noviembre de 2019

IRAES - 1. Lana

Kaixo IRAESEROAK,

Elgoibar Ikastolatik idazten dizuegu, gure aurtengo IRAES Taldea aurkezteko. Argazkian, gure taldeko partaide guztiak agertzen gara: Iria, Julen, Ekain, Maddi, Oihan, Paule, Iker, Oihan, Danel, Malen, Joane, Anwar eta Jon.

Alde batetik, gure albisteak ikastolako web orrian, gure Agenda 21eko Bloggean eta argazkietan ikusten dituzuen Txoko Berdeetan zintzilikatuko ditugu eta ostegunetan elkartuko gara bidalitako lantxoak egiteko.

Bestalde, ados gaude Gretak bideoan esaten duen guzti-guztiarekin. Gure iritziz, udaletxetik zein ikastetxeetatik bultzatuta, herri mailan ekintza desberdinak egitea behar beharrezkoa da. Gure Udal Batzarra ospatzen denean, gure udal ordezkariei, klima aldaketari aurre egiteko proposamenak planteatzeko konpromisoa hartzen dugu.

AUPA IRAES !!!


jueves, 31 de octubre de 2019

IRAES21 MARTXAN 2019-20 ikasturtean - 1. Lana

Prest al zaudete, 2019-2020  ikasturte honetan, IRAES taldeak martxan jartzeko?

Ikasturte berri honetan IRAES taldeak osatzeko sasoia heldu da.

Aurreko urtea oso berezia izan zen Greta Thunberg gazte suediarrak Nazio Batuen aurrean COP24n (Nazio Batuen Klima-Aldaketaren gaineko Gailurrera) hitzaldia egin zuenetik, handik aurrera Fridays for Future gazteen mugimendua sortu delako, besteak beste.

Gure lehenengo lan proposamena hauxe da:

Ikastetxean egiteko:
Beti bezala, IRAES Taldea osatu, antolaketa txiki bat prestatu, hau da, nortzuk zareten, noiz bildu, non, nola egingo duzuen blogaren sarrera eta abar. Nola zabaldu IRAESen berri ikastetxean. Non? Txoko Berdeetan, ikasgelatan, idazkaritzan... non gehiago bururatzen zaizue? 

Blogera bidaltzeko:
Argazki bat edo batzuk (lau gehien jota), argazkietan agertu beharko da, alde batetik, IRAES Taldearen partaideak, bestetik, IRAES Taldearen berri emateko tokia.

ANIMO IRAESEROAK!!! ERRONKA HANDIAK DITUGU AURREAN.

miércoles, 30 de octubre de 2019

Agenda21 2019/2020

Osatu dugu 2019/2020 ikasturterako INGURUMEN BATZORDEA


Argazkian zenbait ikasle falta direnez, hementxe aurtengo ikasturtean Agenda21eko
arduradun lanetan arituko diren ikasleen izenak, mailaz maila. Eskerrik asko guztioi!

LH1: Peru Agirreazaldegi, Manex Irureta eta Sune Ortiz.
LH2: Cloe Malvaso, Lea Arregi eta Sara Sasiain.
LH3: Maialen Del Sol, Oihan Iparragirre eta Unai Aizpurua.
LH4: Jose Alonso, Irati Iranzo eta Leire Exposito.
LH5: Iria Fernandez, Julen Rodriguez eta Ekain Kapanaga.
LH6: Maddi Plaza, Oihan Goñi eta Paule Soto.
DBH1: Danel Elustondo, Iker Aramburu eta Oihan Lopez.
DBH2: Joane Kapanaga, Anwar el Hassauni eta Jon Moya.
DBH3: Urko Manzanos, Malen Etura eta Markel Mujika.
DBH4: Ihintza Gurrutxaga, Markel Bartolome eta Pedro Otaegi.

jueves, 16 de mayo de 2019

EUSKAL CONFINT

Atzo ospatu zen, urtero bezala, Euskal Confint 19 Busturian.

Atzo goizean, gure ikastolako lau ikasle Madariaga Dorretxera joan ziren eta bertan, ingurumenari buruz hitz egin, hausnartu eta gai honekin erlazionatutako zenbait tailer gauzatu zituzten. Gainera, bertan beste ikastetxe batzuetako IRAES taldekideak ezagutu zituzten eta haiekin lanean aritu ziren.



Dorretxea bisitatu ondoren, bazkaldu egin zuten eta arratsaldean, tailerretan egindako lanak aurkezteko eta primeran pasatzeko aukera ere izan zuten. Ekitaldia abesti bat abestuz amaitu zuten.

LH 5. mailako Markel Larrañaga eta Maite Gurrutxagak bertso batzuk asmatu zituzten tailerretan.

 

Nahia Urbiola, DBH1. mailako ikasleak, dantza bat egin zuen.


DBH 2. mailako Ainhoa Stockertek, kamiseta polit batzuk margotu zituen guztiontzat.


Eskerrik asko artistak !!!

martes, 7 de mayo de 2019

UDAL BATZARRA 2019

Gaur ospatu dugu Elgoibarko Udaletxean
urtero egiten dugun Udal Batzarra.



Aurtengo gaia hondakinak izan dira eta egindako lanketaren ondoren, gure proposamenak aurkeztu dizkiete gure ikastolako ordezkari diren Terese, Ihintza eta Markelek.

 

Ondoren, Elgoibarko gainontzeko ikastetxeekin batera zertxobait jateko aukera ere izan dute aurtengo arduradunek.


Hona hemen barren astekariak argitaratutako albistearen eta zenbait argazkiren lotura:


jueves, 2 de mayo de 2019

IKASTOLAKO CONFINT

Pasa den asteartean ospatu genuen gure Ikastolako Confint!

Bertako helburu nagusia ikasleek «Garapen iraunkorrerako helburuak»
ezagutzea eta hauei buruzko hausnarketa egitea izan zen.
Ekitaldia oso ondo atera zen, guztiok parte hartu genuen eta ondorio positiboak atera genituen.

jueves, 4 de abril de 2019

ASTE OSASUNTSUA LH 4. MAILAN

Pasa den astelehenetik, bihar arte iraungo duen aste osasuntsua ospatzen ari dira Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak. Ekintza ugari egin eta egingo dituzte, egitarau zabal bat jarraituz.

Hementxe duzue egitarau osoa:

GOIZEAN
- Ekintzak:
* Koreografia: Asteazkena 10:30ean.
* Yoga: Ostirala 10:30ean.

Erlazionatutako irudia yoga bilaketarekin bat datozen irudiak

ARRATSALDEAN
-Hitzaldiak:
* Lehen sorospenak: Asteartea 14:45ean.
* Kirola eta osasuna: Asteazkena 14:45ean.
* Elikadura eta higienea: Osteguna 14:45ean.


lehen sorospenak bilaketarekin bat datozen irudiakhigienea bilaketarekin bat datozen irudiakkirolak bilaketarekin bat datozen irudiak


Aste honetan hamarretako bezala fruta ekartzea gomendatu dute.


fruta bilaketarekin bat datozen irudiak

Gainera, Erdiko Aretoan kokatu dute egunerokotasunean jaten ditugun zenbait elikagaik goxok duten azukre kopuruaz jabetzeko horma-irudia. Izugarria da ezta?


Aste honetan egindako ekintza guztien inguruko argazkiak
Alexian aurkitu ahal izango dituzue datorren astetik aurrera.

martes, 2 de abril de 2019

PROPOSAMENEN BATERAKETA BILERA

Gaur, gure Ikastolako Agenda 21eko arduradunak Kultur Etxeko hitzaldi gelan izan dira, Udalbatzarrean aurkeztuko dituzten proposamenen bateraketa batzarrean.

Lan polita egin dute, adostasunetara iritsi dira eta gainera,
oso ondo pasa dute. Eskerrik asko!

Sara, Estitxu, Mikel eta Aiora.
(Agenda21eko LH 3 eta 4. mailako arduradunak)

 

  

jueves, 28 de marzo de 2019

ZUHAITZ EGUNA

Aurreko ostegunean Elgoibarko Udaletxeak

 antolatutako zuhaitzen eguna ospatu 

genuen eta Moru mendian izan ginen.

Goizean, autobusez San Pedrora igo eta Moru magalera arte ibilaldia egin ondoren, zuhaitzen landaketari ekin genion: lizarrak, urriak, haritzak eta gorostiak landatu genituen. Bertara, Herri Eskolako LH6ko ikasleekin batera joan ginen.


Ondoren, udaletxeko langileek ekarritako hamaiketako goxoa jan genuen eta jarraian,
Moru mendian aurkitutako garai desberdinetako aztarnen azalpena jaso genuen. Amaitzean, berriz autobusa hartu eta ikastolara itzuli ginen.

Hementxe dituzue gure goiza laburbiltzen duten zenbait argazki:

 

 

 


 


 

lunes, 25 de marzo de 2019

5. LAN PROPOSAMENA

Koloretako olagarroak egin ditugu plastikozko botilak
eta koloretako zintak berrerabiliz.
Artelanak gure geletan kokatu ditugu.

Artelan hauetan objektu desberdinak erabili ditugu, gauza asko irudikatu nahi ditugulako:
ITSASOA (itsas animaliak direlako eta honen egoera kaltegarria delako)
PLASTIKOA (itsasoak plastikoz betetzen ditugulako eta berziklatu beharrekoa delako)
BIZIA (bidizunak direlako eta guk ere zaindu egin behar dugulako)
KOLOREA (aniztasunari erreferentzia egiteko).


miércoles, 20 de marzo de 2019

Raid Pandemonium

Amaitu da Raid Pandemonium ekimeneko 8. edizioaren bilketa epea eta bigarren eskuko baloi eta eguzkitako betaurreko piiila jaso ditugu. Ziur Marokoko herritxoetan asko eskertuko digutela.

Eskerrik asko guztioi !!!



lunes, 25 de febrero de 2019

5. LAN PROPOSAMENA


.   Emakumeak eta itsasoaren arazoak   .




Emakumaren egunera hurbiltzen ari gara...

Maria Belén Plaza Moreno arkitektoak, argazkian ikusten den koral arrezife baten diseinua egin zuen eta IAIA elkarteko emakume talde batek lana burutu.
Emaitza zoragarria!!!!
Ekimen honen erronka klima aldaketak ozeanoetako habitat ezberdinetan duen eragina adieraztea da.
Gure proposamena da "Emakumeak eta itsasoaren arazoak" lelopean zuek ere arte lan bat egitea, ikastetxeko leku ikusgarri batean jarri.
Guri bidaltzeko:
·                     Zer egin duzuenaren azalpentxo bat.
·                     Argazki bat edo pare bat gehien jota bidali blogean partekatzeko.


ANIMO ARTISTAK!!!!!