miércoles, 27 de abril de 2016

EUSKAL CONFINT 16

Elgoibar Ikastolako ikasleak erkidegoko  Konferentzian izan dira.


Maddi Goñi, Jon Mujika, Ihintza Gurrutxaga eta Jon Dominguez joan dira IRAES taldeko ordezkari bezala. 


Busturiara, Ikastolako CONFINTean ataratako ondorioak eraman dituzte, Euskadiko beste eskolekin partekatzeko eta denen artean Euskadiko gazteen ekimenak sortzeko.


lunes, 25 de abril de 2016

TAPOI BILKETA

DBH 2. mailako ikasle batzuk plastikozko tapoiak biltzeaz arduratuko dira.
Gelaz gela pasatu dira azalpenak ematen.



Erdiko aretoan bi kaxa jarri dituzte eta nahi duenak bertan utzi ditzake plastikozko tapoiak.




LH3 BARATZA

LH3. mailan baratzetxoa prestatu dute gelan.





Bertan marrubi landareak eta kalabaza, porru eta eguzki-lore haziak landatu dituzte.








MERIENDA ZORROAK

LH3. eta 4. mailako agenda arduradunek Foru Aldundiak bidalitako merienda zorroak banatu dituzte.


Lehen Hezkuntzako gela bakoitzean, berrerabilgarriak diren 10 merienda zorro zozkatu dituzte.






jueves, 14 de abril de 2016

IKASTOLAKO CONFINT 16

Apirilaren 7an, Ikastolako Confint ospatu zen.

Urtero bezala LH5 eta 6 eta DBH1 eta 2. mailako ikasleek hartu zuten parte konferentzia honetan.

Aurtengo gaia COP 21 izan da. Bertan, CO2ren isurketak murrizteko zer egin daitekeen aztertu genuen.




Konferentzia honetan bi galdera nagusi aztertu genituen eta horien ondorio eta proposamenak hauek izan ziren:

1-  Zer egingo edo proposatuko zenukete zuek, CO2 isurketen murrizketarako?

* Garraio publikoak erabiltzea.
* Gertu dauden lekuetara oinez edo bizikletaz joatea.
* Kotxe elektrikoak erabiltzea.
* Lantegietako kontrolak areagotzea.
* Zuhaitz gehiago landatu edo hauek ez moztea.
* Eguzki plaka edo panel gehiago jartzea.
* Ur eta haizearen energia erabili ahal izateko, ur turbinak eta haize errotak jartzea.
* Merkatutik spray-ak kendu edo gutxitzea.
* Suteak saihestea.

2- Beharrezkoa iruditzen zaizue beste akordio bat egitea murrizketaren inguruan? Zergatik?

Bai, arazoa konpondu gabe dagoelako eta konponbidea gure esku dagoelako.
Bai, gutxiago kutsatzeko eta oraindik lortzeko asko dagoelako.
Bai, adostasun batetara iritsi eta planeta guztiontzat segurua den lekua bihurtzeko.
Bai, gauza asko egin baditugu ere, oraindik ez delako nahikoa.
Bai, planetan bizi den jende guztia kontzientziatu beharra dagoelako.
Bai, mundua hobetzeko eta baita enpresak konpromezua hartzeko ere.
















EUSKAL CONFINT



miércoles, 13 de abril de 2016

AGENDA 21: BIODIBERTSITATEA

Herri diagnosia egiteko Biodibertsitatearen inguruan lan desberdinak burutu ditugu maila bakoitzean. 

Hauek dira egindako lan batzuk:

LH 3 eta 4. mailetan Elgoibarko paisaiak aztertu ditugu eta egindako argazki bildumarekin bideotxo bat osatu dugu:


LH 5 eta 6. mailetan Elgoibarko paisaiek urteetan izandako aldaketak aztertu ditugu. Hau da prestatutako aurkezpena:



DBH 2. mailakoek espezie inbaditzaileak aztertu dituzte eta hona hemen beraiek egindako lanaren aurkezpena: