martes, 20 de diciembre de 2016

ELGOIBARKO JOSTAILUAK PERURA

Aurtengo 2. Eskuko Merkatuan bildutako jostailuak, bertan saldu ez zirenak, Peruko Huaranchal herrira bidaliko ditugu Marcajes Tellería enpresaren bidez.



ESKERRIK  ASKO  GUZTIOI


ESTATUKO CONFINT-AREN AURKEZPENA

Maria eta Ihintzak, Logroñon egin zen III. Estatuko Confint-ean izandako  bizipen eta esperientziak azaldu zituzten.





LH 5, LH 6, DBH 1, DBH 2, DBH 3 eta DBH 4. mailako ikasleak

izan ziren aurkezpenean.




ELKARTASUN KILOAREN KANPAINA



Urtero bezala, Elgoibarko Caritasi laguntza eskaini zaio, elkartasuna gure herrian bertan aplikatuz.



LH6. MAILAKOAK ZUMAIKO FLYSCHEAN

LH6. mailako ikasleak Flyscharen ibilbidea egiten.

Lurraren historia itsasotik ikusita.





LH3.MAILAKOAK LASTURREN

 LH3. mailako ikasleak Lasturren egon dira bertako landa eremua aztertzen.








LH6. MAILAKOAK FOSIL MUSEOAN

LH6.maiako ikasleak Elgoibarko fosilen museoan izan ziren.



Javierrek, bertako arduradunak, oso ondo eta argi azaldu zien guztia, eta Euskal Herriko fosil eta mineralei buruz, besteak beste, asko ikasi zuten.



domingo, 11 de diciembre de 2016

III ESTATUKO CONFINT: GURE IKASLEAK




Logroñon "Lurra zain dezagun" III. Estatuko Confint egin zen azaroak 16-19 bitartean. Bertan izan ziren Maria Pérez eta Ihintza Gurrutxaga gure ikastolako ordezkariak, Ana Ziorraga irakaslearekin.


Euskadiko ordezkaritza sei ikastetxek osatu zuten.  Jasangarritasunaren alde lan egin duten beste 10 sarek parte hartu zuten bertan:
·         Albacete
·         Kanariar irlak
·         Katalunia
·         Madril hiriburua eta Madrilgo erkidegoa.
·         Murtzia
·         Nafarroa
·         Euskadi
·         Palentzia
·         Errioxa


Egun hauetan bakoitzaren esperientziak azaldu zituzten, tailer desberdinetan. Logroñoko plazan egindako lanaren aurkezpena egin zen eta amaitzeko Errioxako autoritateari egindako guztia azaldu zieten.
Azken egunean bozketa egin zuten estatuko ordezkari izango diren ikasleen aukeraketa eginez eta Maria Pérez Euskadiko ordezkari aukeratu zuten.
. ZORIONAK  GURE IKASLEEI EGIN DUTEN LANAGATIK!!!!!!



 ESENRED esteka:  https://esenred.blogspot.com.es/ 







IRAES 2. LANA ELGOIBAR IKASTOLA

Hau da gure Iraes taldeko ikasleek Palma Olioari buruz egin duten lana 




IRAES 2. LAN PROPOSAMENA





sábado, 3 de diciembre de 2016

2.ESKUKO MERKATUA

Azaroaren 26an egindako Kontsumo Iraunkorraren 2. Eskuko Merkatuak arrakasta handia izan zuen eta, urtero bezala, gure ikasleek ere bertan parte hartu zuten.