jueves, 5 de marzo de 2020

Bilera teknikoa Kultur etxean

Gaur gure ikastolako LH5. mailako
Agenda 21eko ikasle arduradunak
Kultur etxean ospatu den bilera teknikoan izan dira.

Bertan, aurtengo gaiari buruzko zalantzak argitzeko aukera izan dute, hau da, Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuari buruzkoak.

Udaletxeko hirigintza zinegotzia eta Mankomunitateko presidentea den Iosu Arraiz-ekin,
Debemeneko (Debabarrenako Landa garapen elkartea) arduraduna den Amaia Esnaola-rekin eta
Debegesako arduradun diren Idurre Iriondo eta Aitziber Kortazar-ekin aritu dira lanean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario