IRAES badator!!!
2018-19 ikasturtea itxaropen eta erronka berriekin beterik dator.
Hona hemen lehenengo lan-proposamena:
A) Ikastetxean garatzeko:
- IRAES Taldeak osatu: nortzuk, noiz elkartuko zareten, non, nola egingo duzue blogaren jarraipena... hau da, antolaketa txiki bat prestatu zuentzat.
- IRAESen berri eman ikastetxean. Non? Txoko Berdeetan, ikasgelatan, idazkaritzan... non gehiago bururatzen zaizue? Ea ikastetxea IRAES sareaz blaitzen duzuen.
- Ohiko posta elektronikora argazki bat edo batzuk (lau gehien jota) bidali behar dizkiguzue. Argazkietan, IRAES Taldea agertu behar da eta IRAESen berri ematen duzuen tokietako argazkiak ere bai.
- Posta elektronikoan zera kontatu: nortzuk zarete IRAES Taldean, zein mailatakoak, nola egin duzue IRAES sarearen zabalkundea, zuen asmoak ikasturte honetarako, etab.
Hasten gara, ez galdu trena !!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario