jueves, 15 de febrero de 2018

IRAES 5. Lan proposamena: "Mother Nature needs her dauthers"

Datorren Otsailaren 15ean Antartidarako espedizio bat jarriko martxan "Ama-Naturak bere alabak behar ditu" lemapean. Mundu osoko 70 zientzia-emakume bidaiariak dira. Bidaian,hego poloan klima aldaketak duen eragina aztertzeaz gain, gogoeta egingo dute emakumeen paperaz. Horrela, gizarteak dituen erronkei aurre egiten nahi diete, emakumeek alor desberdinetan duten papera (ekonomia, gizarte bidezko, jasangarritasun...) eta bizitza atseginago bat egiteko.

https://homewardboundprojects.com.au/

http://homewardboundprojects.com.au/participants/2018-participants/

https://www.uco.es/investigacion/ucci/uconews/item/1791-una-investigadora-de-la-universidad-de-cordoba-se-suma-al-proyecto-homeward-bound-y-viajara-a-la-antartida-con-un-equipo-internacional-de-cientificas

Gure lan proposapena da:

1. Lehenengoz, Iraes taldeko kideok Aztertu espedizioaren lema:

” Mother Nature needs her dauthers"

Ados zaudete lemarekin? Zergatik?
Interesgarria ikusten duzue?
Zergatik da garrantzitsua?
Zer ikuspegi ekartzen du?
Zertaz pentsarazten gaitu?
Zer dago interesgarria eta azpimarragarria espedizioan?...

2. Eta adostu ondoren, eta ondo baderitzozue:  "Mother Nature needs her dauthers" espedizioaren berri zabaldu ikastetxean. Horretarako Txoko Berdeak dituzue, edota zuek asmatu edo topatu ahal izango dituzun komunikaziorako beste bideak. Han azaldu espedizioaren ezaugarriak, joaten direnen asmoak eta, batez ere, zuen gogoeta: zergatik pentsatzen duzuen interesgarria eta garrantzitsua dela euren ekimena eta esperientzia…

3. Egindakoaren berria zabaldu IRAES21 blogean. Ikastetxean jarritako panel(ar)en edota egindakoaren argazkia(k) bidali blogera guztiok izan dezagun zuen ikastetxean egindakoaren berri.

4. Martxoaren 8a.
IRAESeko ikastetxe guztien artean mezu bat bidaliko diegu "Ama-Naturak bere alabak behar ditu" kanpainaren eragileei, beraz, zuen mezu laburra ingelesez hona bidali eta helaraziko diegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario