martes, 21 de noviembre de 2017

IRAES 2. LANA



Lekuaren izena?

Idotorbe (San Pedro), Elgoibarko auzoa.


Lekuaren ezaugarriak eta balio natural, kultural eta/edo sozial nagusiak:


Elgoibarko auzo oso ezaguna da. Izan ere, 33 baserri dituen auzo honek, paraje izugarri
ederra du. Ermita bat dauka erdian eta honen inguruneetan pilotalekua, bolatokia,
jolastokia, mahai eta eserlekuak, aparkalekua, jatetxea eta abar. Gainera, mendi irteera
ugari ere baditu aukeran: Moru, Kalamua, Iruiturri, Arrate… Aubixa izeneko aterpetxe
bikain bat ere badu oso gertu eta auzotik bertatik Arrateko amaren ermita ikus daiteke,
bertako kanpaikadak entzutearekin batera.

San Pedrotarrek ekainaren 30ean ospatzen dituzte jai nagusiak eta horrez gain, 1996.
urtean berreskuratutako Santumotz eguna ere ospatzen dute abuztuko bigarren igandean,
bertan ekintza eta txapelketa desberdinak gauzatuz. Hala nola, hiru txirlo txapelketa,
Enduro motorrak, zezen eta poniak edo bestelakoak.

Zergatik duzue gustuko?

Oso ondo pasatzen dugulako. Elgoibartarrak eta inguruko herrietako jende asko eta asko

hurreratzen delako egun pasa. Bertako jatetxean bazkari goxoak egiten dituzte edo
bestela, bertako mahaietan barbakoa itzelak prestatzeko aukera dagoelako.

Mehatxu nagusiak aipatu:


Mehatxu nabarmenik ez dauka, bertan ez baitira eraiketak egiten ari. Agian, leku
gehienetan gertatzen den bezala, Idotorbe auzoko mehatxu nagusia gizakia da. Eguraldi
ona egiten duenean, jendez gainezka egoten den lekua da eta zabor ugari pilatzen da
bertan. Horrez gain, kotxe ugari igotzen dira eta hori zaindu behar dugun alderdia da,
bazkaldu ondoren gure ingurua txukun mantenduz eta igotzen garenean, kotxea
elkarbanatuz eta ahalik eta gutxien kutsatuz.

Proposamenak eta aholkuak pentsatutako lekuan turismoa iraunkorragoa izateko:


Aholkuak aurretik aipatutako mehatxuekin loturikoak dira. Ingurua txukun mantentzea
(bazkariak ditugunean zaborrak jasoz…) behar-beharrezkoa da eta noski, bertako
jolastoki, mahai, eserleku eta gainontzekoak zaintzea. Proposamen bezala, ingurua
apaintzea bururatzen zaigu. Bertan, zuhaitz ugari daude eta hauek margotu edo
koloretako hariz bildu daitezke, Omako basoan eginda dagoen bezala. Horrela, auzoak
turista gehiago erakarriko lituzke. Bestalde, bertan ekintzak antolatu daitezke. Bertako
jaietan soilik izan gabe, bertako bolatokia eta frontoia aprobetxatuz, txapelketa
desberdinak eginda jendeak bertara joateko ohitura izateko.

Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario