martes, 31 de enero de 2017

4.lan proposamena: Elegy for the Arctic

Artikoa babesteko ekintza gisa, piano kontzertua izotz artean. Hala egin du Ludovico Einaudi musikari eta konposatzaile italiarrak. Propio une horretarako konposatutako abestia jo zuen, gainera: Elegy for the Arctic. Artikoak beharrezkoa duen babesa galdegin nahi du artistak, eta bere edertasunaz jabetu nahi du mundua.
Horretarako, Ozeano Artikoaren erdian, Norbegiako Wahlenbergbreen glaziarraren aurrean eta itsas-piano baten aitzinean ipini eta kontzertua eskaini du, Greenpeace Arctic Sunrise itsasontziak lagunduta. Irudi ikusgarriak oihartzun handia izan du.
"Hemen egotea esperientzia izugarria izan da", adierazi du Einaudik: "Garrantzitsua da ulertzea Artikoaren garrantzia, bere suntsipen prozesua etetea eta babestea".
Disfrutatu irudi eta musikarekin: 


Orain zuen txanda:
- Zer iruditzen zaizkizue horrelako ekintzak?
- Zeuek ere holako bat egin dezakezue klima Artikoa klima aldaketatik babesteko? Adibidez, bertso bat, kanta bat, koadro bat, dantza bat, eskultura bat edo zuen irudimenak ateratzen duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario