domingo, 11 de diciembre de 2016

III ESTATUKO CONFINT: GURE IKASLEAK




Logroñon "Lurra zain dezagun" III. Estatuko Confint egin zen azaroak 16-19 bitartean. Bertan izan ziren Maria Pérez eta Ihintza Gurrutxaga gure ikastolako ordezkariak, Ana Ziorraga irakaslearekin.


Euskadiko ordezkaritza sei ikastetxek osatu zuten.  Jasangarritasunaren alde lan egin duten beste 10 sarek parte hartu zuten bertan:
·         Albacete
·         Kanariar irlak
·         Katalunia
·         Madril hiriburua eta Madrilgo erkidegoa.
·         Murtzia
·         Nafarroa
·         Euskadi
·         Palentzia
·         Errioxa


Egun hauetan bakoitzaren esperientziak azaldu zituzten, tailer desberdinetan. Logroñoko plazan egindako lanaren aurkezpena egin zen eta amaitzeko Errioxako autoritateari egindako guztia azaldu zieten.
Azken egunean bozketa egin zuten estatuko ordezkari izango diren ikasleen aukeraketa eginez eta Maria Pérez Euskadiko ordezkari aukeratu zuten.
. ZORIONAK  GURE IKASLEEI EGIN DUTEN LANAGATIK!!!!!!



 ESENRED esteka:  https://esenred.blogspot.com.es/ 







No hay comentarios:

Publicar un comentario