domingo, 22 de mayo de 2016

Debarroa proiektuak 10 urte bete ditu. Hori dela eta, maiatzaren 15ean Eibarren egindako ekitaldian, urte hauetan parte hartu dugun eskola guztiei omenaldi bat egin, eta oroigarri bat ere ematen digute. 

Proiektu honek landa ingurunea gizarteratzea du helburu, bai Debagoienan eta baita Debabarrenean ere. 
Ikastolak Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleekin lantzen du ekimen hau.  Bi eskualde hauetako landa inguruneari buruzko material didaktikoa lantzen da ikasgeletan eta, ondoren, irteera pedagogikoa egiten dugu.



Urteurrena ospatzeko, ikasleek marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko aukera ere izan dute, eta  LH 4. mailako Eneko Etxanizek saria jaso zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario