jueves, 14 de abril de 2016

IKASTOLAKO CONFINT 16

Apirilaren 7an, Ikastolako Confint ospatu zen.

Urtero bezala LH5 eta 6 eta DBH1 eta 2. mailako ikasleek hartu zuten parte konferentzia honetan.

Aurtengo gaia COP 21 izan da. Bertan, CO2ren isurketak murrizteko zer egin daitekeen aztertu genuen.




Konferentzia honetan bi galdera nagusi aztertu genituen eta horien ondorio eta proposamenak hauek izan ziren:

1-  Zer egingo edo proposatuko zenukete zuek, CO2 isurketen murrizketarako?

* Garraio publikoak erabiltzea.
* Gertu dauden lekuetara oinez edo bizikletaz joatea.
* Kotxe elektrikoak erabiltzea.
* Lantegietako kontrolak areagotzea.
* Zuhaitz gehiago landatu edo hauek ez moztea.
* Eguzki plaka edo panel gehiago jartzea.
* Ur eta haizearen energia erabili ahal izateko, ur turbinak eta haize errotak jartzea.
* Merkatutik spray-ak kendu edo gutxitzea.
* Suteak saihestea.

2- Beharrezkoa iruditzen zaizue beste akordio bat egitea murrizketaren inguruan? Zergatik?

Bai, arazoa konpondu gabe dagoelako eta konponbidea gure esku dagoelako.
Bai, gutxiago kutsatzeko eta oraindik lortzeko asko dagoelako.
Bai, adostasun batetara iritsi eta planeta guztiontzat segurua den lekua bihurtzeko.
Bai, gauza asko egin baditugu ere, oraindik ez delako nahikoa.
Bai, planetan bizi den jende guztia kontzientziatu beharra dagoelako.
Bai, mundua hobetzeko eta baita enpresak konpromezua hartzeko ere.
















No hay comentarios:

Publicar un comentario