jueves, 12 de junio de 2014

IKASLE ORDEZKARIEI DIPLOMAK BANATZEN

Gaur goizean Agenda 21eko Ingurumen Batzordeko ikasturte hontako bilera izan dugu,bertan azkenengo hiruhilabete honetan egindakoa errepasatu dugu, Ikastolako Zarataren maparen emaitzak aztertu ditugu eta baite ere jangelako Semaforoaren emaitzak.
Udalbatzarrean egindakoa azaldu dute ikasleek eta baita ere Estatuko CONFINTera jaongo diren ikasleek kontatu digute Lehendakariarekin izan zirenen egunaren gora beherak.
Ikasturtea amaitzeko , Ingurumen Batzordeko kidea den zuzendaritzako Nuriak ikasle ordezkariei diplomak banatu dizkie. Hemen argazkiak:

ONDO ONDO PASA OPORRAK ETA EZ AHAZTU AGENDAN LANDUTAKOA ERE OPORRETAN LANTZEN.

Eta MILA ESKER Agendaren bueltan lana egin duzuen guztioi!!!!






















No hay comentarios:

Publicar un comentario